Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Open data sarien banaketa eta Carolina Sepulvedaren eta Imanol Teranen hitzaldiak Adimen Artifizialaren bidez gure gizartea eraldatzeko gakoei buruz

2025eko maiatzaren 8an, 2024ko datu irekien sariak banatzeko ekitaldia egingo dugu. Era berean, adimen artifizialari (AA) eta horrek dakartzan arrisku eta aukerei esker aurkeztu zaigun eszenatoki berriari buruz hausnartzeko aprobetxatuko dugu ekitaldia. Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxena Cidek eta Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko Errektoreorde Estitxu Garai Artetxek (leiho berrian irekiko da), inauguratuko dute 11:00etan hasiko den ekitaldia, eta, ondoren, Carolina Sepúlvedak (leiho berrian irekiko da) eta Imanol Teránek (beste leiho batean irekiko da) gaiari buruzko adituen ikuspegia emango digute. Azkenik, open data sarien edizio honetako irabazleek labur azalduko dizkigute beren proiektuak eta sariak banatuko dira.

Carolina Sepúlveda

Carolina Sepúlveda

Data & AIko arduraduna sektore publikoan eta osasunean Microsoften

Adimen Kolektiboa: Nola datu irekiek eta elkarreragingarritasunak ahalbidetzen duten AArekiko eraldaketa - AA datuekin bakarrik da posible, eta datuen benetako balioa datuok eskuragarriak eta elkarreragingarriak direnean sortzen da. Ikusiko dugu datu irekien eta AAren konbinazioak zerbitzu publikoak eralda ditzakeela, berrikuntza bultza dezakeela eta eragin soziala sor dezakeela.
Imanol Terán

Imanol Terán

Estrategia digitaleko aholkularia

AA Sortzailea: Orainaldi eta etorkizun zirraragarriak - Adimen Artifizial sortzailea industriak, prozesu sortzaileak eta negozio-ereduak iraultzen ari da. Ponentzia honetan, gaur egun duen eragina, ahalmen eraldatzaileak, planteatzen dituen arriskuak eta zerumugan ikusten diren aukerak aztertuko ditugu. Gainera, datozen urteetan izango duten bilakaera markatuko duten joera nagusiak aztertuko ditugu.

2025eko maiatzaren 8, osteguna

UPV/EHUko Bilboko Igeniaritza Eskola

EKITALDIARI BURUZKO XEHETASUNAK:

1. urratsa

HITZALDIAK:

Ekitaldiaren lehen zatian bi hitzaldi emango dituzte Carolina Sepúlvedak – Microsofteko sektore publikoko eta osasuneko Data & AIko arduraduna – eta Imanol Teránek – estrategia digitaleko aholkularia –.

2. urratsa

SARI-BANAKETA:

Ekitaldiaren bigarren zatian, 2024ko datu irekien lehiaketetan saritutako pertsonek beren proiektua azalduko dute, eta sariak banatuko dira.

3. urratsa

IZEN-EMATEA:

Eman izena, doan, orri honetan aurkituko duzun formularioa betez. Plaza mugatuak dira aretoaren edukiera bete arte.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA:

Bete formulario honetako datuak izena emateko:

+ Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Ekitaldia UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian izango da, 2025eko maiatzaren 8an, ostegunean.

Bertaratuek aldez aurretik akreditazioa jaso ondoren, ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta gutxi gorabehera bi orduko iraupena izango du.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi-aretoa

Ekitaldiaren programazioa honela egituratzen da:

Ordua Programazioa
11:00 - 11:15 Ekitaldiaren hasiera: Maria Ubarretxena Cid, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua.
Estitxu Garai Artetxe, Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko Errektoreordea.
11:15 - 11:45 1. hitzaldia: Carolina Sepúlveda Silva, Data & AIko arduraduna sektore publikoan eta osasunean Microsoften.
"Adimen Kolektiboa: Nola datu irekiek eta elkarreragingarritasunak ahalbidetzen duten AArekiko eraldaketa": AA datuekin bakarrik da posible, eta datuen benetako balioa datuok eskuragarriak eta elkarreragingarriak direnean sortzen da. Ponentzia honetan ikusiko dugu datu irekien eta adimen artifizialaren konbinazioak zerbitzu publikoak eralda ditzakeela, berrikuntza bultza dezakeela eta eragin soziala sor dezakeela.
11:45 - 12:15 2. hitzaldia: Imanol Terán Maruri, Estrategia digitaleko aholkularia.
"AA Sortzailea: Orainaldi eta etorkizun zirraragarriak": AA sortzailea industriak, prozesu sortzaileak eta negozio-ereduak iraultzen ari da. Ponentzia honetan, gaur egun duen eragina, ahalmen eraldatzaileak, planteatzen dituen arriskuak eta zerumugan ikusten diren aukerak aztertuko ditugu. Gainera, datozen urteetan izango duten bilakaera markatuko duten joera nagusiak aztertuko ditugu.
12:15 - 13:00 Sari banaketa: 2024ko datu irekien Ideia Lehiaketaren eta Aplikazio Lehiaketaren irabazleek beren proiektuak labur azalduko dituzte.

Ekitaldian izena ematea librea eta doakoa da. Hala ere, aretoaren edukiera kontrolatzeko, orri honetan dagoen formularioaren bidez eman behar da izena.

Gehienezko plaza-kopurua lortuz gero, izena emateko formularioa desgaitu egingo da.

Berriak

Últimos artículos Comunidad Open Data