Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Moveuskadi: Garraio publikoari buruzko datuak denbora errealean

Argitalpen-data: 

Eguneratu da Eusko Jaurlaritzaren garraio publikoaren informazio ataria, alegia, Moveuskadi elikatzen duen datu multzoa.

Bertsio berriak Euskadiko garraio-operadore gehienen ibilgailuen kokapenari, atzerapenei eta alertei buruzko datuak ematen ditu denbora errealean. Halaber, erabiltzaileei aukera ematen die datu dinamikoak lortzeko, garraio publikoko zerbitzuen ordutegiei, ibilbideei, geltokien kokapenari eta abarri buruz. Funtzionalitate honen helburua da erabiltzailearen esperientzia hobetzea eta bidaiak modu eraginkorragoan planifikatzen laguntzea.

Era berean, eskuragarri dauden fitxategien formatuak zabaldu dira, besteak beste, GTFS-RT, GTFS, SIRI eta NETEX luzapenak gehituz, garatzaileek, partikularrek zein sektoreko enpresek integratu eta berrerabil ditzaten.

Interfazea ere hobetu da, zabalgarri bat gehituz, deskargatu nahi diren datuak konpainia edo garraio-operadore zein formatuaren arabera iragaztea errazten duena.


Hobekuntza horiek Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzuak etengabe hobetzeko duen konpromisoa islatzen dute, betiere datu irekien erabilera eraginkorragoa sustatzeko soluzioak eskeiniz.

Berrerabiltzaileen komunitatearentzat baliagarria izatea espero dugu.

Berriak

Últimos artículos Comunidad Open Data