Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Datu irekien bi API berri: Euskadiko lan-egutegia eta elikagai zentroak

Argitalpen-data: 

Open Data Euskadik bi API Rest berri argitaratu ditu berriki, datuen berrerabiltzea errazteko sektore publikoan eta osasun arloan.

Euskadiko lan-egutegia

API honek 2010. urtetik aurrerako Euskadiko jai-egun ofizialei buruzko informazioa eskaintzen du, autonomia-erkidego, lurralde historiko eta udalerrien arabera sailkatuta. Datu horiek hainbat formatuan deskargatzeko aukera izateaz gain, API berri honen bidez ere modu dinamikoan kontsulta daitezke.

Euskadiko lan egutegi APIa

Elikagai zentroak

Elikagai zentroen API berriak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kudeatzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Elikadura-establezimenduen Erregistro Ofizialeko (REACAV) datuetarako sarbidea eskaintzen du. API honek erregistratutako establezimenduei buruzko informazioa zuzenean kontsultatzea errazten du.

Elikagai zentroen APIa

Orain arte, datu horiek Open Data Euskadiko katalogoaren bidez deskargatzeko zeuden eskuragarri hainbat formatuan (Excel, CSV eta JSON). Hala ere, API berri hauekin, datuen integrazioa eta berrerabilera azkarragoa eta eraginkorragoa bihurtzen da.

Berrerabiltzaileen komunitatearentzat baliagarria izatea espero dugu.

Berriak

Últimos artículos Comunidad Open Data