Open Data Euskadi
Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du bere esku dauden datu publikoak irekitzeko. Publikotzat hartzen dira pribatutasun-, segurtasun- edo jabetza-murrizketak ez dituzten datuak.
Hastapenak
2009ko abenduaren 29an, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak agindua eman zion Justizia eta Herri Administrazio Saileko Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzari datu publikoak irekitzeko proiektu bat martxan jar zezan.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakia Open Data Euskadiren inguruan (pdf, 268 kb)
Hilabete batzuk beranduago, 2010. urtearen apirilean, Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadi publikatu zuen, hain zuzen ere, Jaurlaritzaren eta bere menpeko erakundeen datu-irekien ataria dena:
Open Data Euskadiren organo arduraduna
8/2021 Dekretuak, urtarrilaren 19koa, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzari honako funtzio hauek eman zizkion:
- Herri-administrazioaren datuak formatu berrerabilgarrietan irekitzea sustatu.
- Administrazio publikoek eta berrerabiltzaileen komunitateak datuak erabiltzea sustatu, gizarte-balioa sortzeko eta herri-administrazio eraginkorrago eta gardenagoa lortzeko asmoarekin.
Funtzio hauek egiteko Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzak honako tresna hauek ditu:
- Gardentasunean eta Datu-irekietan espezializatutako Unitate bat.
- Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) emandako euskarri teknikoa, azpiegitura eta aholkularitza..
Beste herri-administrazio batzuekin lankidetza
Open Data Euskadi beste herri-administrazio batzuekin ari da lanean datu publikoak irekitzeko eta beraien berrerabilpena bultzatzeko, eta ildo horretan, honako jardunbide hauek azpimarra ditzakegu:
- Datu-irekiak federatzea, berrerabiltzaileei datu-ireki guztietara sarbidea errazteko, datuen administrazio arduraduna zein den jakin beharrik izan gabe:
- Open Data Euskadik Espainiako Gobernuaren eta Europar Batasunaren datu-katalogoetan ere publikatzen ditu bere datu-multzo guztiak.
- Beste Euskal Foru eta Toki Administrazio batzuk ere beraien datu-multzoak publikatzen dituzte Open Data Euskadiko datu-katalogoan modu automatizatuan.
- Datu-irekien eta informazio publikoaren berrerabilpenaren inguruko zenbait lehiaketa, ekitaldi, ikastaro eta ekintzetan parte hartzea eta antolatzea.
- Euskadin informazio publikoaren berrerabilpena sustatzeko helburua duten beste proiektu batzuetan elkarlanean aritzea.
Herritarren parte-hartzea
Datuak irekitzeko egin beharreko lanak erabilgarritasun publikoaren irizpidearen arabera lehenetsiko dira, eta, aldi berean, herritarren parte-hartzearen arabera definituko da irizpide hori. Beraz, interesa dutenak ekimen honetan parte hartzera animatzen ditugu:
- Datu multzo berriak irekitzeko proposatuz
- Datuetatik lor daitezkeen erabilerak/zerbitzuak proposatuz
Proiektuak
Open Data Euskadi 2010az geroztik lanean ari da Euskadin datu publikoak irekitzeko. Eusko Jaurlaritzak ekimen hau abian jartzean ezarritako helburuek indarrean diraute, eta haiek lortzeko baliabideak behar dira, herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetu nahi bada. Azken urteotan egindako proiektu adierazgarrienak ezagu ditzakezu honako atal honetan: