Open Data Euskadiko APIak

Open Data Euskadik zenbait REST API (aplikazioak programatzeko interfazea) jarri ditu garatzaileen eskura, gehien eskatzen diren datu publikoen berrerabiltzea errazteko asmoz.

Euskalmeten API

Eguraldi-datuen APIak Euskalmet-ek argitaratutako datuetara sartzeko aukera ematen du. API honek, besteek ez bezala, doako erregistroa eskatzen du erabili ahal izateko.

Eguraldi-datuen APIa

Airearen kalitatearen APIa

Airearen kalitatearen APIari esker, Eusko Jaurlaritzako Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak neurtutako kutsadura-mailari buruzko datuak lor daitezke. Datu horiek beste formatu batzuetan deskarga daitezke, Open Data Euskadi katalogoaren bidez eskuragarri dauden datu-multzoetan.

Airearen kalitatearen APIa

Kontsumorako uren APIa

Kontsumorako uren APIari esker, Euskadiko kontsumo uren Kontrol eta Zainketa Sareak erregistratutako kontsumorako urei buruzko datuak lor daitezke. Datu horiek beste formatu batzuetan deskarga daitezke, Open Data Euskadi katalogoaren bidez eskuragarri dauden datu-multzoetan.

Kontsumorako uren APIa

APIen erabileran arazo teknikorik izatekotan idatz iezaguzu opendata@euskadi.eus helbidera.

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien APIa

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien APIak Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan argitaratutako datuetara sartzeko aukera ematen du. Ziurtagiri horien informazio-iturria Eusko Jaurlaritzako Industria arloa da.

Eraginkortasun energetikoa

Eraikinen ikuskaritza teknikoen APIa (Euskoregite)

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoen APIak Euskoregite webgunean argitaratutako datuetara sarbidea ematen du, Euskadiko Eraikinen Ikuskaritza Teknikoari buruzko informazio eta kudeaketarako ataria. Datu horien informazio-iturria Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza arloa da.

Euskoregite APIa

APIen erabileran arazo teknikorik izatekotan idatz iezaguzu opendata@euskadi.eus helbidera.

Kontratu publikoen APIa

KontratazioA Plataformaren APIak kontratatzailearen profila eta Euskal Autonomia Erkidegoko kontratu publikoen Erregistroko informazio publikoa jasotzen du.

Kontratu publikoen APIa

Administrazio-ekitaldien APIa

Administrazio-ekitaldien APIak Euskadiko administrazio publikoei lotutako ekitaldiei buruzko datuetara sartzeko aukera ematen du. Gaur egun, API honetan Euskal Autonomia Erkidegoko kontratu publikoen iragarkiak eta Eusko Jaurlaritzaren eta haren mendeko erakundeen sariak, laguntzak eta diru-laguntzak eta iragarkiak eskaintzen dira.

Administrazio-ekitaldien APIa

Pertsonen, erakundeen eta ekipamenduen APIa (Direktorioa)

Direktorioko APIak pertsonen (kargu publikoak), erakundeen (Eusko Jaurlaritzaren egitura eta mendeko erakundeak) eta ekipamendu publikoen harremanetarako datuetara sarbidea ematen du. Pixkanaka, erakunde publiko zein pribatuen datu gehiago sartuko dira (osasun-zentroak, elkarteak, fundazioak, etab.).

Direktorioaren APIa

Emandako diru-laguntzen APIa

Emandako diru-laguntzen APIak Euskadiko administrazio publikoek banatutako diru-laguntzen onuradun eta zenbatekoen datuetara sartzeko aukera ematen du (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta EAEko 3 hiriburuen udaletxeak). API honetan ematen diren datuak emandako diru-laguntzen bilatzaileak ematen dituen berdinak dira.

Diru-laguntzen APIa

APIen erabileran arazo teknikorik izatekotan idatz iezaguzu opendata@euskadi.eus helbidera.

Datu-bankuaren APIa (Eustat)

Eustaten datu-bankua (EDB) estatistika-datuak kontsultatzeko tresna indartsu eta malgua da, eta kontsultaren emaitza xehetasun handiz pertsonalizatzeko aukera ematen du. Gainera, API bat du, Euskadiko informazio estatistiko ofiziala lortzeko aukera ematen duena.

Eustaten datu-bankua

Udalerrien adierazleen APIa (Udalmap)

Udalmap-en APIak 200 udal-informazioko adierazle baino gehiagotara sarbidea ematen du. Adierazle horien helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan ekonomia eta lehiakortasunari, gizarte-kohesioari, bizi-kalitateari, ingurumenari eta mugikortasunari buruzko arloetan dagoen errealitatea xehetasunez azaltzea.

Udalmap-en APIa

Si detectas alguna incidencia técnica relacionada con las APIs puedes contactar con nosotros en opendata@euskadi.eus.

Trafiko APIa

Trafiko APIak Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoaren egoerari buruzko datuetara sartzeko aukera ematen du. Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta Euskadiko hiru hiriburuetako udalen trafiko-kamerei, gorabeherei eta trafiko-dentsitateari buruzko datuak ematen ditu. APIan datu gehiago eta iturri publiko gehiago sartzeko lanean ari gara.

Trafiko egoeraren APIa

APIen erabileran arazo teknikorik izatekotan idatz iezaguzu opendata@euskadi.eus helbidera.

Kultura-ekitaldien APIa (Kulturklik)

Kultura-ekitaldien APIak Kulturklik-ek argitaratutako kultura-ekitaldiei buruzko datuetara sartzeko aukera ematen du. Kultura-ekitaldi horien informazio-iturria Eusko Jaurlaritza, hiru foru-aldundiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburual dira.

Kultura-ekitaldien APIa

APIen erabileran arazo teknikorik izatekotan idatz iezaguzu opendata@euskadi.eus helbidera.

Polenaren neurketen APIa

Polenaren neurketen APIari esker, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erregistratutako polen-motei buruzko datuak lor daitezke. Datu horiek beste formatu batzuetan deskarga daitezke, Open Data Euskadi katalogoaren bidez eskuragarri dauden datu-multzoetan.

Polenaren neurketen APIa

Ur masen kalitatearen APIa

Ur masen kalitatearen APIari esker, Euskadiko ur kalitatearen jarraipen-sarearen datuak lor daitezke. URAk, Uraren Euskal Agentziak, kudeatzen du ur masen kalitatearen jarraipena. Datu horiek beste formatu batzuetan deskarga daitezke, Open Data Euskadi katalogoan eskuragarri dauden datu-multzoetan.

Ur masen kalitatearen APIa

APIen erabileran arazo teknikorik izatekotan idatz iezaguzu opendata@euskadi.eus helbidera.