Open data proiektuak

Open Data Euskadi 2010az geroztik lanean ari da Euskadin datu publikoak irekitzeko. Eusko Jaurlaritzak ekimen hau abian jartzean ezarritako helburuek indarrean diraute, eta haiek lortzeko baliabideak behar dira, herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetu nahi bada. Atal honetan gure proiektuetako batzuk azalduko ditugu, bai eta azken urteotan lortu ditugun produktuak ere.

Datu-multzoak irekitzea eta mantentzea

Open Data Euskadiko taldearen zeregin nagusietako bat berrerabiltzaileei zerbitzua ematea da, Euskadiko administrazio publikoen katalogoetako datu irekien kontsumoa errazteko. Horregatik, baliabideen zati handi bat honako zeregin hauetarako erabiltzen da:

Proiektuak

Lehendik dauden datu-multzoak mantentzeaz eta datu-multzo berriak irekitzeaz gain, Open Data Euskadik hainbat proiektu bultzatu ditu hasieratik; herritarrei ematen zaien zerbitzua open data filosofiarekin uztartzea da proiektu horien izendatzaile komuna. Proiektu horiek sortu dira uste osoa dugulako datu irekiak beharrezkoak direla enpresen gardentasuna eta jarduera ekonomikoa sustatzeko, eta datu horiek zuzenean laguntzen dutelako Administrazio Publikoak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzen:

El proyecto de Directorio del Gobierno Vasco persigue la creación de un repositorio común que contenga los datos sobre las personas, entidades y equipamientos provenientes de diferentes fuentes y negocios de la administración pública. Se pretende lograr un registro horizontal que contenga un dato único, depurado y consolidado. En este repositorio se irán cargando progresivamente los siguientes datos:

  • Pertsonak: batez ere kargu publikodunak.
  • Erakundeak (pertsona juridikoak): Eusko Jaurlaritzako sailak/sailburuordetzak/zuzendaritzak, sozietate publikoak, fundazioak, elkarteak, kirol- edo kultura-erakundeak, hotelak, jatetxeak, kooperatibak, enpresak, etab.
  • Erakunde bati lotuta egon ohi diren edozein motatako ekipamenduak edo instalazioak: Administrazio baten ordezkaritzak, eraikin publikoak, etab.

Lanean ari gara Direktorioan baliabideen arteko loturak ere sartzeko, eta hori guztia Eusko Jaurlaritzaren Linked Open Data azpiegituran kargatzeko.

Proiektu hori garatzen ari gara gaur egun, baina dagoeneko funtzionatzen ari da datuak kudeatu eta bistaratzeko aukera ematen duen aplikazioa, eta Eusko Jaurlaritzaren kargu publikoen eta egitura organikoaren datuak kargatu dira sisteman. Pixkanaka, erakunde publiko eta ekipamenduei buruzko datuak kargatzen ari gara, kontuan hartuta batzuetan datu berberetarako iturri desberdinak daudela erakundean zehar.

Proiektu honen helburua da APIen argitalpen-sistemak aztertzea, diseinatzea, eraikitzea eta hedatzea OpenData Euskadiren eremuko denborazko serieen datuetarako. Denbora-serieen datuek ingurumenaren eta osasunaren arloko neurketekin lotutako datu-multzoak hartzen dituzte:

Proiektu hau garatzen ari gara.

Open Data Euskadiren tankerako datu irekien ekimenek xede hau dute: datuak argitaratzea modu elkarreragingarrian eta ahalik eta kalitate handienarekin, herritarrek eta beste erakunde batzuek zerbitzuak sortu eta balio erantsiko analisiak garatu ahal izan ditzaten. Linked Data aukera teknologiko egokia da datu estekatuak era estandarizatuan eskaintzeko.

Proiektu hori 2018an amaitu zen, Eusko Jaurlaritzarako Linked Open Data azpiegitura abian jarri genuenean. Azpiegitura horretan, pixkanaka, estekatutako datuak sartuko dira, eta horrek aurrerapauso handiak ekarriko ditu datu ireki gisa argitaratzen den informazioaren kalitatean, normalizazioan, erabilgarritasunean eta irisgarritasunean. Proiektu horretan lortutako produktuak zerrenda honetan kontsulta daitezke:

Open Data Euskadiren Sparql endpoint-a


Gaur egun azpiegitura honetan datu multzo gehiago kargatzeko lanean ari gara.

2021eko urtarrilean Euskalmeten webgune berria argitaratu zen. Itxuraz, atariko informazioaren arkitektura eta interfaze grafikoa berriz diseinatu direla ematen du; baina, egiaz; datu irekietatik abiatuta sortutako proiektua da. Proiektua bi fasetan gauzatu da:

Datu meteorologikoak irekitzea

Lehenengo fasean, Euskalmeten webgunean zeuden datu guztiak ireki eta sektore berrerabiltzailearen eskura jarri genituen API (aplikazioak programatzeko interfazea) baten bidez. Ahalegin handia egin genuen Euskalmeten datu meteorologikoak formatu irekietan argitaratzeko eta API REST baten bidez haiek berrerabiltzea errazteko. Erregistratu beharra dago (doan) API hori erabiltzeko. Interfazearen abantaila nagusia da aukera ematen duela datuak modu ergonomikoagoan eta erabilgarriagoan berrerabiltzeko era automatizatuan.

Euskalmeten ataria birdiseinatzea

Bigarren fasean, Euskalmeten ataria berreraiki genuen, aurreko fasean irekitako datuetatik abiatuta. Edozein berrerabiltzailek eraiki lezake antzeko atari bat, datuak APIaren bidez eskura baitaitezke. Berreraikuntza-fase hori aprobetxatuta, webgunea osorik birdefinitzeko proiektu bat jarri genuen abian:

  • Audientziaren eta antzeko webguneen azterketa
  • Informazioaren arkitekturaren definizioa
  • Euskalmeten ataria eta marka-irudia birdiseinatzea
  • Web berria eraikitzea, lehenengo faseko datu irekietatik abiatuta

Euskalmet-en ataria

2018an, Euskadi Gobernu Irekirako Aliantzan (OGP) onartu zuten. Horren ondorioz, hautagaitza osatzen duten zazpi administrazioek (Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gasteiz, Donostia eta Bilboko Udalak) 2018-2020 aldirako Ekintza Plana diseinatu zuten, eta lantaldeak eratu ziren Gobernu Irekiarekin lotutako 5 konpromiso gauzatzeko. "Open data Euskadi eta Linked open data" izan zen ekintza-planaren konpromisoetako bat.

Konpromiso horren xedea honako hau da: Euskadiko berrerabiltzaileek eta herritarrek eskatzen dituzten datu-multzoak identifikatzea eta euskal administrazioek datu horiek normalizatu eta elkarrekin lotzea, bistaratzeak eta erakunde arteko zerbitzu berriak sortuz.

Horretarako, lantalde bat osatu zen tartean zeuden zazpi euskal administrazioetako ordezkariekin, bai eta parte hartzeko interesa zuten herritarrekin eta kolektiboekin ere. Egindako lanaren xehetasunak eta emaitza OGPren Euskadiko webgunean kontsulta daitezke.

Laburpen modura, hona hemen lortutako produktuetako batzuk:

Open Government Partnership Euskadi - 2. konpormesua: Open data Euskadi eta linked data

Europako Legeriaren Identifikatzailea (ELI) 2012. urtean Europar Batasuneko herrialde eta erakunde guztiek batera abian jarri zuten ekimena da, formatu normalizatuan dagoen legeria online begiratzea ahalbidetzeko, eta, horrela, legeak mugez gaindi aurkitu, trukatu eta berrerabili ahal izateko.

ELI estandarra web semantikoaren hiru zutabetan oinarritzen da:

  • Informazio juridikoaren web-identifikatzaileak (URI), edo 1. oinarria.
  • Informazio juridikoa azaltzeko modua zehazten duten metadatuak (2. oinarria).
  • Legeria irakurketa mekanikoko formatuetan trukatzeko lengoaia espezifikoa (3. oinarria).

2018an, Eusko Jaurlaritza Estatuko lehen administrazio publikoa izan zen ELI proiektuaren hiru oinarriak guztiz ezartzen. Proiektu horri esker, EHAAn argitaratu den eta Legegunea atarian kontsulta daitekeen araudi guztiak ELIren zehaztapen teknikoa betetzen du; gainera, Eusko Jaurlaritzaren Linked Open Data azpiegituran eskura daiteke.

Eusko Jaurlaritzaren ELI proiektuari buruzko informazio gehiago

European Legislation Identifier - ELI

2018an Gardena berria jarri zen martxan, Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-ataria. Lehendik zegoen ataria berreraiki genuen proiektu horretan, garrantzi berezia emanez datu irekietan oinarritutako bistaratzeen garapenari. Hau zen helburu nagusia: herritarrentzat eskuragarriago jartzea Eusko Jaurlaritzaren gardentasunarekin lotutako informazioa, eta informazio horren kontsumoa erraztea.

Horretarako, webguneko informazioaren diseinua eta arkitektura berritzeaz gain, gardentasunarekin lotutako 50 bistaratze baino gehiago dituen web eremu bat sortu genuen atariaren barruan. Hona hemen sortutako bistaratzeetako batzuk:

Gardena, Eusko Jaurlaritzaren gardentasun ataria

Eusko Jaurlaritzak datu irekien arloan duen estrategia honetan datza: dataset berrien irekiera lotzea herritarrentzako zerbitzu berrien sorrerarekin edo Euskadi.eus atarien sarean daudenen hobekuntzarekin. Estrategia horren ondorioz, azken urteotan datu irekietan oinarritutako bilatzaileak eta mapak sortu dira. Ekimen horien lehenengo fasean, datuak ireki egiten dira, haiek beste batzuen eskura jarrita Open Data Euskadiren katalogoan; ondoren, datu horietatik abiatuta, bigarren fasean, Euskadi.eus-en kontsulta daitekeen zerbitzu bat sortuko da (bilatzailea, mapa edo bistaratzeak), eta zerbitzuari esker herritarrek kalitate handiagoko informazioa jaso ahal izango dute. Hona hemen bukatutako ekimen horietako batzuk:

Kirol entitateen bilatzailea

Komunitate berrerabiltzaileari datu publiko ireki guztietarako sarbidea errazteko, datuen arduraduna edozein administrazio dela ere, 2017. urteaz geroztik lanean dihardugu euskal administrazioen katalogo publikoen federazioa sortzeko. Lan horren ondorioz, honako emaitza hauek lortu dira: