Euskadi.eus eta Open Data Euskadin pertsona, erakunde eta ekipamenduei buruzko datuen gordailu-sistema bat sortzeko kontratazioa
Argitalpen-data:
Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) 2018ko martxoaren 23rarte ireki du eskaintzak aurkezteko epea honako kontratu honetan: Euskadi.eus eta Open Data Euskadin Direktorio baten (pertsona, erakunde eta ekipamenduak) datuen gordailu-sistema bat sortzeko zerbitzuak.
Kontratuaren xedea informazio sistema horizontala sortzea da, Direktorioarentzat eredu logiko amankomuna dena eta beste edozein informazio sistemek erabil dezakeena. Datuak Euskadi.eus-en publikatuko dira herritarrentzat zuzenduta eta baita datu irekietan berrerabiltzaileentzat (Open Data Euskadi).
Proiektu honetan honako helburu nagusi hauei erantzuna eman nahi diegu:
- Eredu logiko amankomuna sortzea -Direktorioa-: pertsona, erakunde eta ekipamenduei buruzko oinarrizko datuak eta informazio orokorra ematen dituena.
- Datuen jatorri desberdinak identifikatzea, kontuan hartuta nola moldatzen diren zehaztutako eredura eta jatorri desberdinetako datuen arteko erlazioetara.
- Zehaztutako eredu logikoa inplementatzen duen sistema informatikoa eraikitzea:
- Beste sistema batzuentzako interfazeak (APIak) sortu.
- Entitateak atzemateko zerbitzua adierazi (Named Entity Detection/Recognition), beste sistema batzuei beraien datuetan Direktorioaren entitateak detektatzea posible egiten duena.
- Euskadi.eus-en herritarrentzat informazioa erakusteko tresnak sortu (kargu publikoen bilatzailea; pertsona, erakunde eta ekipamenduen bilatzaile orokorra; jadanik martxan daduen biltzaileak datu irekietara moldatu).
- Biltegi amankomunean informazioa kargatzeko prozesuak diseinatzea eta eraikitzea.
- Direktorioaren informazioa publikatzeko informazioa atzemateko tresna sortzea, backend sistema ez daukaten datuentzat edo beste sistema batzuetan kudeatzen ez diren datuak betetzeko.
Kontratazio prozesuaren datarik aipagarrienak honako hauek dira:
- Eskaintzak aurkezteko epearen amaiera: 2018/03/23, goizeko 11etan.
- Zabaltze ekonomikoa: 2018/04/12, eguerdiko 12etan.
- Kontratuaren iraupena edo burutzeko epealdia: 18 hilabete.
- Kontratuaren zenbatekoa BEZarekin: 65.001,2.
Interesatuta dagoen edozein enpresa baldin bazara, animatu lehiaketan parte hartzera!