Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren (EHAA) API berria

Argitalpen-data: 

API Rest berri bat publikatu da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratutako garrantzi publikoko xedapen eta dokumentuak deskargatzeko, erabiltzeko eta berrerabiltzeko aukera ematen duena. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialaren informazioa eskuratzeko eta baliatzeko aukerak zabaltzen dira.

Horrekin, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak aurrerapauso bat eman du datu publikoen eskuragarritasunaren eta berrerabilpenaren aldeko konpromisoan, eta tresna indartsu eta erabilerraza jarri du guztion eskura.

EHAA-ren APIa

Zer da EHAA eta zein informazio ematen du?

Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofiziala da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, zeinetan argitara ematen diren argitalpen ofiziala behar duten dokumentuak, ordenamendu juridikoaren arabera. Horien artean daude:

  • Eusko Legebiltzarraren legeak
  • Eusko Jaurlaritzak eta, hala badagokio, Jaurlaritzaren organoek hartutako lege-mailako arauak eta erregelamendu-arauak
  • Beste organo eta erakunde batzuek hartutako erregelamendu-arauak, ebazpenak eta erabakiak, eta partikularren iragarkiak
  • Jaurlaritzaren Kontseiluak onarturiko erabaki, txosten, dokumentu edo komunikazio ofizialak

Zergatik da erabilgarria API Rest berri hau?

Zalantzarik gabe, APIa interes handikoa izango da berrerabiltzaileentzat; izan ere, EHAAn argitaratutako dokumentaziora automatikoki sartzeko aukera ematen du, dokumentuak eskuz deskargatu beharrik gabe, eta EHAAko datuak aplikazioetan eta sistemetan integratzea errazteaz gain, informazio publikoaren gardentasuna eta irisgarritasuna sustatzen du.

Baliagarria izango zaizuela espero dugu.

Berriak

Últimos artículos Comunidad Open Data