Maiatzaren 8an Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU) ospatu zen Open Data 2024 Sariak banatzeko ekitaldia, Eusko Jaurlaritzak sustatua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien, eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalen lankidetzarekin.
Jardunaldiak parte-hartze eta asistentzia handia izan zuen, datu irekien berrerabilpenaren aldeko interes gero eta handiagoaren isla, berrikuntzarako, garapen sozialerako eta zerbitzu publikoen hobekuntzarako motor gisa.
Ekitaldiaren buru izan zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua, Maria Ubarretxena, eta lagun izan zuen UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreordea, Estitxu Garai. Jardunaldiak adituen hitzaldiak ere izan zituen Adimen Artifizialaren inguruan, besteak beste, Carolina Sepúlveda, Microsoft-eko datu eta AI arduraduna sektore publiko eta osasungintzan, eta Imanol Terán, estrategia digitaleko aholkularia. Biek azaldu zuten nola AI-a, datu irekiekin konbinatuta, administrazio publikoa eraldatu, berrikuntza bultzatu eta gizartean benetako eragina izan dezakeen.
Edizio errekorra
2024ko edizioa izan da sarien sorrera ezkero parte-hartze handiena izan duena: 71 proiektu aurkeztu dira guztira: 41 ideien kategorian eta 30 aplikazioen kategorian. Horietatik, bederatzi proiektu irabazle hautatu ziren, osasuna, iraunkortasuna, mugikortasuna, enplegua edo hezkuntza.
Saritutako proiektuak
IDEIA LEHIAKETA
Kategoria sanitarioa eta soziala
- Osakidetzako larrialdi zerbitzura joango diren paziente bolumena aurresateko eredua garatzea – Miren Bacete Martínez
- Euskoeduca – Sandra García Arias
Ingurumenaren eta iraunkortasunaren kategoria
- Baratzapp – Leire Zubizarreta Barrenetxea
- Euskal Advice – Javier Carpintero Ordoñez
Kategoria orokorra
- Lanbila – Hodei Gonçalves Barkaiztegi
- Eusko Jaurlaritzaren Datu Irekien kontsulta interaktiborako LLM bat garatzea – Ibai Alberdi Martín
APLIKAZIO LEHIAKETA
Web-zerbitzuen kategoria
- Bizidata: Gasteizko bizikleta erabileraren bistaratze plataforma – Igor Díaz de Guereñu de los Ríos
Kategoria orokorra
- Garbiñe AI – Beatriz Arenal Redondo
- Vitoria-Gasteiz Businessmap – Zaira Gil Ozaeta
Proiektu horietako bakoitzak erakusten du datu irekiak nola bihur daitezkeen benetako irtenbide biharko erronken aurrean, administrazio eraginkorragoa lortzeko, herritarren partaidetza sustatzeko eta balio ekonomiko eta soziala sortzeko.