Moveuskadi. Euskadiko garraio publikoaren sarearen datuak: operadoreak, ordutegiak, geltokiak, egutegia, tarifak, etab.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Datu multzo horrek Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publikoaren sareari buruzko informazio estatikoa eta denbora errealean jasotzen du, modu digitalizatuan: operadoreak, ordutegiak, geltokiak, egutegia, tarifak... Datuak garraiobide guztiak barne hartzen ditu: metroa, tranbia, hiri barruko eta hiriarteko autobusak, tren autonomikoak, aldiriko trenak, funikularrak, zubi esekia...

Moveuskadi, Eusko Jaurlaritzaren garraio publikoari buruzko informazio-ataria, hemen azaltzen diren datuetatik elikatzen da. Halaber, informazio hori datu-iturri izan daiteke garraio-planifikatzaileak eta hirugarrenen mugikortasunerako beste aplikazio batzuk garatzeko.

Argitaratutako datuek beste aplikazio batzuekiko elkarreragingarritasuna, datu irekien politika aplikatzea eta Batzordearen 2017ko maiatzaren 31ko 2017/1926 (EB) Erregelamendu Eskuordetua betetzea ahalbidetzen dute. Erregelamendu horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/40/EB Zuzentaraua osatzen du, Batasun osoan lekualdaketa multimodalei buruzko informazio-zerbitzuak emateari dagokionez.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.