Ideia-lehiaketa

Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalekin batera, datu irekietatik sortutako ideien eta aplikazioen lehiaketak antolatzen ditu aldizka, Euskadin datu irekien berrerabilpena ezagutarazteko eta sustatzeko asmoz.

Ideia Lehiaketa honako hauei zuzenduta dago: Euskal administrazioen katalogo publiko nagusietako datu irekietatik eratorritako produktuak edo zerbitzuak sortzeko ideiak proposatu nahi dituzten partikular zein enpresei.

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalen laguntzarekin, Datu Irekiak berrerabiltzeko bosgarren ideia-lehiaketa antolatu du.

Lehiaketaren deialdia

2024ko uztailaren 30n argitaratu zen aginduaren bidez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko Sailburuak Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia onenetarako sarien deialdia onartu zuen:

Parte-hartzaileek kontuan izateko:

1. Zer da ideia-lehiaketa?

Ideia-lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzak, hiru Euskal Foru Aldundi eta EAEko hiru hiriburuetako Udalekin batera antolatutako ekimena da, Euskadin datu-irekiak berrerabiltzea sustatzeko asmoz. Lehiaketa hau ideia originala aurkeztean datza, zerbitzu, ikerketa, bistaratze, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat sortzeko baliagarri izango dena. Horretarako deialdi honen oinarrietan zehaztutako datu-katalogoetako datu-multzoren bat erabiltzea beharrezkoa da.

2. Nork antolatzen du?

Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak iragartzen du lehiaketa hau, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzaren bitartez. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Bilboko, Gasteizko eta Donostiako Udalek ere lehiaketa hau antolatzen lagundu dute.

3. Zein kategoria daude eta zein da saria?

Lehiaketara aurkezten den proiektu bakoitzak honako sari-kategoria hauetako batean egin beharko du, ebatzi nahi duen arazoaren gai-eremu nagusian oinarrituta:

  • Kategoria Sanitarioa eta Soziala
  • Ingurumenaren eta iraunkortasunaren kategoria
  • Kategoria orokorra: Kategoria honetan sartuko dira gai-eremu nagusia aurreko gaiei buruzkoa ez duten gainerako proiektuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko ideien bi proiektu onenei sari bana emango zaie kategoria bakoitzean: 

  • Lehen saria egiaztapen-diploma eta 3.000 euro gordin izango da. Aldi bakarrean ordainduko zaio zerbateko hori sarituari.
  • Bigarren saria egiaztapen-diploma eta 1.500 euro gordin izango da. Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.

Saria jasotzea bateragarria izango da bestelako administrazio publikoek eta erakunde pribatuek ematen dituzten sariak jasotzearekin.

4. Nork har dezake parte?

Nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok har dezake parte, Administrazio Publikoak eta beraien sektore publikoaren barruan dauden erakundeak izan ezik.

Horretaz gain, pertsona fisikoak banaka edo taldeka har dezakete parte lehiaketan. Sari bakoitza ideia bakar bati emango zaio, parte hartu duten pertsonen kopurua kontuan hartu gabe eta pertsona bakoitzeko ideia bat baino gehiago aurkeztea posible izanik.

5. Zein baldintza bete behar ditut?

Aurkeztutako proiektuak honako datu-katalogo hauetako datu-multzo bat gutxienez erabili beharko du:

Pertsona bakar batek hainbat proiektu aurkez ditzake, bakarka edo talde bateko partaide gisa.

6. Zein da izen-emate epea?

Izena emateko epea uztailaren 31n hasiko da eta 50 egun baliodunekoa izango da, beraz, urriaren 10ean amaituko da.

7. Nola eman dezaket izena?

Izen-ematea doan da.

Pertsona fisikoek edo juridikoek bete beharreko eskabide-inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028505 helbide elektronikoan, baita izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak ere.

Eskaera aurkeztu osteko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean egingo dituzte.

8. Nola baloratuko dituzue hautagaitzak?

Epaimahaiak 0 eta 20 puntu arteko puntuazioa emango dio hautagaitza bakoitzari (gutxienez 10 puntu lortu behar dira), honako irizpide hauek kontuan hartuta:

  • Balio publiko eta soziala: 0-3,5 puntu artean.
  • Balio ekonomikoa: 0-3 puntu artean.
  • Izaera berritzailea: 0-3 puntu artean.
  • Bideragarritasuna: 0-3 puntu artean.
  • Baliagarritasuna: 0-3 puntu artean.
  • Kalitatea eta argitasuna: 0-3 puntu artean.
  • Bozketa: 0-1,5 puntu artean.

Antolatzaileekin harremanetan jar zaitezke edozein galdera edo iradokizunik bidaltzeko.

2022. urtean, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalen laguntzarekin, datu irekien ideia lehiaketaren laugarren edizioa antolatu zuen.

Lehiaketaren deialdia

2022ko uztailaren 6an argitaratu zen aginduaren bidez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak Euskadiko datu irekien berrerabilera ideia onenetarako sarien deialdia onartu zuen:

Hautagaitzak

7 hautagaitza aurkeztu ziren ideien lehiaketaren laugarren deialdi honetara. 2022ko abuztuaren 24tik irailaren 23 arte aurkeztutako hautagaitzak bozkatzeko aukera izan zen:

Sarituak

Datu irekien lehiaketetan izandako sarituak2022ko urriaren 25ean argitaratutako ebazpenaren bidez, Erakunde Harremanetarako sailburuordeak Euskadiko datu irekien berrerabilera ideia onenetarako sariak eman zituen:

Hauek izan ziren puntuaziorik onena lortu zuten bi proiektuak:

2020. urtean, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalen laguntzarekin, datu irekien ideia lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu zuen.

Lehiaketaren deialdia

2020ko urrairen 8an argitaratu zen aginduaren bidez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak Euskadiko datu irekien berrerabilera ideia onenetarako sarien deialdia onartu zuen:

Hautagaitzak

30 hautagaitza aurkeztu ziren ideia lehiaketaren hirugarren deialdira. 2020ko azaroaren 25etik abenduaren 14 arte aurkeztutako hautagaitzak bozkatzeko aukera izan zen:

Sarituak

Datu Irekien eta Elkarlan sarien bigarren edizioan saritutakoak2020ko abenduaren 30ean argitaratutako ebazpenaren bidez, Erakunde Harremanetarako sailburuordeak Euskadiko datu irekien berrerabilera ideia onenentzako sariak eman zituen:

Hauek izan ziren puntuaziorik onena lortu zuten bi proiektuak:

2018. urtean, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalen laguntzarekin, datu irekien ideia lehiaketaren bigarren edizioa antolatu zuen.

Lehiaketaren deialdia

2018ko maiatzaren 15ean argitaratutako aginduaren bidez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak Euskadiko datu irekien berrerabilera ideia onenetarako sarien deialdia onartu zuen:

Hautagaitzak

Guztira 16 hautagaitza aurkeztu ziren, eta Eusko Jaurlaritzako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udaletako ordezkariek osatutako epaimahai batek baloratu zituen. Proiektu bakoitzaren xehetasunak hemen ikus daitezke:

Sarituak

Datu Irekien eta Elkarlan sarien bigarren edizioan saritutakoak2018ko urriaren 4an argitaratutako ebazpenaren bidez, Erakunde Harremanetarako sailburuordeak Euskadiko datu irekien berrerabilera ideia onenentzako sariak eman zituen:

Hauek izan ziren puntuaziorik onena lortu zuten bi proiektuak:

  • Adjudicación de licitaciones públicas (pdf, 324 kb), Eurohelp consulting S. L.-rena: Proiektu honek, lizitazio publikoetan kontratu-jarduerari buruz datu irekien zenbait gordailutan argitaratutako informazioa baliatuta eta lotutako datuen teknologia baliatuta (Linked Data), negozio-ideia bat proposatzen du, eta horretan posible da datu ireki lotu gisa informazioa izateak dakartzan onurak ustiatzea. Gainera, ideia horretan proposatzen du enpresek eta erakundeek horiek erabil ditzaketela, negozio-aukera berriak aurkitzeko.
  • OPE Euskadi (pdf, 682 kb), Enrique Rodal Montero-rena: Euskal administrazioen lan-eskaintza publikoen deialdiekin zerikusia duen informazio esanguratsua eskaintzen duen app-a sortzea proposatzen du.

2015ean, Eusko Jaurlaritzak datu irekiak berrerabiltzeko lehiaketaren lehen edizioa antolatu zuen.

Lehiaketaren deialdia

2015eko urriaren 21ean argitaratutako aginduaren bidez, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak berrerabiltzeko ideia onenak saritzeko deialdia onartu zuen:

Hautagaitzak

Guztira 33 hautagaitza aurkeztu ziren, eta Eusko Jaurlaritzako eta EJIEko (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea) ordezkariekin osatutako epaimahai batek baloratu zituen. Proiektuen zerrenda hemen ikus daiteke:

Sarituak

Datu Irekien eta Elkarlan sarien lehen edizioan saritutakoak2016ko urtarrilaren 28an argitaratutako ebazpenaren bidez, Funtzio Publikoko sailburuordeak Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak berrerabiltzeko ideia onenen sariak eman zituen:

Hauek izan ziren puntuaziorik onena lortu zuten bi proiektuak:

  • Ideia lehiaketaren lehenengo saria Jerónimo Hernández eta "Elige tus estudios con proyección de futuro" (pdf, 840 kb) izeneko proiektuarentzat izan zen. Proiektu honek ikasketak aukeratu behar dituzten gazteei informazioa ematen dien aplikazio bat sortzea proposatzen du. Iturri desberdinetako datuak erabiliz, ikasketa batzuk bukatutakoan dagoen lana topatzeko probabilitatea, titulazioa uzteko tasa, etab. ematen ditu.
  • Ideia lehiaketaren bigarren saria Jon Pey Pérezek, Carles Ortolàk eta Alberto Rezolak osatutako hautagaitzarentzat izan zen, "iBILI – Buscador Inteligente de Licitaciones" (pdf, 1 Mb) izeneko proiektuarekin. Ideia honek teknika matematiko berriak aplikatzen ditu lizitazio publikoei buruz informazio garrantzitsuena bilatzeko, aztertzeko eta erakusteko, eta enpresa txiki eta hasi berriei gomendioak egiteko. Enpresa txiki eta hasi berrien lehiakortasuna sustatzen du kontratu publikoen hedatze plataforma bat eskainiz.