Uztailaren 12an 2020ko Euskadiko Datu Irekien lehiaketen sariak eman genituen Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo). Ekitaldian bertan bi lehiaketetan, ideiak eta aplikazioak, saritutako irabazleek aurkeztutako proiektuak azaltzeko aukera izan zuten eta beraien lanetik eta eskarmentutik ikasi ahal izan genuen:
- Aplikazio lehiaketaren lehen saria (Manuel José García Rodríguez):
Smart Public Tender - Aplikazio lehiaketaren bigarren saria (Unai Antero Urruticoechea eta Beatriz Arenal Redondo):
AvatarParking - Ideia lehiaketaren lehen saria (Hodei Goncalves Barkaiztegi eta Ortzi Torices Roldán):
Euskadiko urtaroko polenaren Pronostiko Zerbitzua (pdf, 340 kb) - Ideia lehiaketaren bigarren saria (Iker Díez Arancibia eta Alberto Nieto de Pablos):
Ongi etorri Euskal Herrira (pdf, 1.2 Mb)
Open Datakoekin batera 2020ko Elkarlan sariak ere banatu genituen, sei urte jarraian balio publiko partekatua sustatzen duen lehiaketa. Sariak banatu aurretik, publiko orokorrari irekitako lan-saio bat egin zen, Euskadiko Gobernu Irekirako Aliantzak (OGPk) 2021-2024 aldirako euskal herritarrekin lankidetzan prestatu duen plan berriaren konpromisoetan parte hartu nahi duten pertsonei zuzendua.
Datu Irekien lehiaketaren irabazleak
Aplikazio lehiaketan, honako hauek izan dira sarituak:
- Smart Public Tender, Manuel José García Rodríguez-ena: Kontratazio publikoaren arloko web-plataforma bat da, bi datu-iturri (lizitazioak eta enpresak) erlazionatzen dituena eta administrazio publikoei eta enpresa lizitatzaileei laguntzen diena erabakiak hartzen. Datuak prozesatzeko Machine Learning (Adimen artifiziala) delakoa erabiltzen du.
- AvatarParking, Unai Antero Urruticoechea eta Beatriz Arenal Redondo-rena: Aplikazioa Donostiako aparkalekuetarako laguntzaile gisa pentsatuta dago. Gure kokapenera denbora errealean sartu eta honako hauek adierazten dizkigu: gertuen dagoen aparkalekua, dituen plaza libreen kopurua, haranzko ibilbidean gerta daitezkeen gorabeherak, halakorik balego, eta autoa bertan aparkatuta uztearen kostuaren kalkulua. Aplikazioa mugikorrean modu aktiboan eramateko pentsatuta dago, bai eta informazioa eta komandoak ahotsaren bidez jasotzeko ere; beraz, gidatzean ez du distrakziorik eragiten.
Ideia lehiaketan, honako bi hautagaitza hauek saritu dira:
- Euskadiko urtaroko polenaren Pronostiko Zerbitzua (pdf, 340 kb), Ortzi Torices Roldán eta Hodei Goncalves Barkaiztegi-rena: Euskadin polen-mailak iragartzeko sare neuronal bat sortzeko proposamena da, alergiak eta arnas gaixotasunak dituzten pertsonentzako zerbitzu publiko bat eskaintzeko helburuarekin.
- Ongi etorri Euskal Herrira (pdf, 1.2 Mb), Iker Díez Arancibia eta Alberto Nieto de Pablos-ena: Turista bakoitzak nahi dituen jarduera-tipologiak eremu geografiko mugatu batean pilatuko dituen planen sorreran oinarritutako aplikazioa proposatzen du proiektuak. Bere beharrak asetzen dituzten planen irudikapen grafikoa eskaintzen dio turistari, eta plana osatzen duten jarduerak batera erreserbatzeko aukera ematen du.