Aplikazio lehiaketa

Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalekin batera, datu irekietatik sortutako ideien eta aplikazioen lehiaketak antolatzen ditu aldizka, Euskadin datu irekien berrerabilpena ezagutarazteko eta sustatzeko asmoz.

Aplikazio Lehiaketa honako hauei zuzenduta dago: Euskal administrazioen katalogo publiko nagusietako datu irekietatik eratorritako produktuak edo zerbitzuak sortu dituzten edo sortu nahi dituzten partikular zein enpresei.

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalen laguntzarekin, Datu Irekiak berrerabiltzeko aplikazioen bosgarren lehiaketa antolatu du.

Lehiaketaren deialdia

2024ko uztailaren 30n argitaratu zen aginduaren bidez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko Sailburuak Euskadiko datu irekien berrerabiltera onenetarako sarien deialdia onartu zuen:

Parte-hartzaileek kontuan izateko:

1. Zer da datuak berrerabiltzeko lehiaketa?

Aplikazio lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzak hiru Euskal Foru Aldundi eta EAEko hiru hiriburuetako Udalekin batera antolatutako ekimena da, Euskadin datu-irekiak berrerabiltzea sustatzeko asmoz. Lehiaketa hau zerbitzu, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat sortzean datza, deialdi honen oinarrietan zehaztutako datu-katalogoetako datu-multzoren bat erabiltzea beharrezkoa izanik.

2. Nork antolatzen du?

Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak iragartzen du lehiaketa hau, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzaren bitartez. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Bilboko, Gasteizko eta Donostiako Udalek ere lehiaketa hau antolatzen lagundu dute.

3. Zein kategoria daude eta zein da saria?

Lehiaketara aurkezten den proiektu bakoitzak honako sari-kategoria hauetako batean egin beharko du:

  • Web-zerbitzuen kategoria: Kategoria honetako proiektuek, gutxienez, API bat, SPARQL kontsulta-gune bat edo beste web-zerbitzu bat erabili beharko dute.
  • Kategoria orokorra: Kategoria honetan sartuko dira gutxienez datu-katalogoetako datu-multzoren bat erabiltzen dituzten gainerako proiektuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko proiektu onenari sari bakarra emango zaio, web-zerbizuen kategorian. 

  • Saria egiaztapen-diploma eta 8.000 euro gordin izango da, aldi bakarrean ordainduko dena.

Datu irekiak berrerabiltzeko bi proiektu onenei sari bana emango zaie, kategoria orokorrean:

  • Lehenengo saria egiaztapen-diploma eta 8.000 euro gordin izango da, aldi bakarrean ordainduko dena.
  • Bigarren saria egiaztapen-diploma eta 5.000 euro gordin izango da, aldi bakarrean ordainduko dena.

Saria jasotzea bateragarria izango da bestelako administrazio publikoek eta erakunde pribatuek ematen dituzten sariak jasotzearekin.

4. Nork har dezake parte?

Nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok har dezake parte, Administrazio Publikoak eta beraien sektore publikoaren barruan dauden erakundeak izan ezik.

Horretaz gain, pertsona fisikoak banaka edo taldeka har dezakete parte lehiaketan. Sari bakoitza ideia bakar bati emango zaio, parte hartu duten pertsonen kopurua kontuan hartu gabe eta pertsona bakoitzeko ideia bat baino gehiago aurkeztea posible izanik.

5. Zein baldintza bete behar ditut?

Aurkeztutako proiektuak honako datu-katalogo hauetako datu-multzo bat gutxienez erabili beharko du:

Pertsona bakar batek hainbat proiektu aurkez ditzake, bakarka edo talde bateko partaide gisa.

6. Zein da izen-emate epea?

Izena emateko epea uztailaren 31n hasiko da eta 50 egun baliodunekoa izango da, beraz, urriaren 10ean amaituko da.

7. Nola eman dezaket izena?

Izen-ematea doan da.

Pertsona fisikoek edo juridikoek bete beharreko eskabide-inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028605 helbide elektronikoan, baita izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak ere.

Eskaera aurkeztu osteko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean egingo dituzte.

8. Nola baloratuko dituzue hautagaitzak?

Epaimahaiak 0 eta 20 puntu arteko puntuazioa emango dio hautagaitza bakoitzari (gutxienez 10 puntu lortu behar dira), honako irizpide hauek kontuan hartuta:

  • Balio publiko eta soziala: 0-4 puntu artean.
  • Balio ekonomikoa: 0-3,5 puntu artean.
  • Izaera berritzailea: 0-3 puntu artean.
  • Baliagarritasuna: 0-3 puntu artean.
  • Erabilerraztasuna eta irisgarritasuna0-3 puntu artean.
  • Kalitatea teknikoa: 0-2 puntu artean.
  • Publikoaren bozketa: 0-1,5 puntu artean.

Antolatzaileekin harremanetan jar zaitezke edozein galdera edo iradokizunik bidaltzeko.

2022. urtean, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalen laguntzarekin, datu irekien aplikazio lehiaketaren laugarren edizioa antolatu zuen.

Lehiaketaren deialdia

2022ko uztailaren 6an argitaratu zen aginduaren bidez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak Euskadiko datu irekien berrerabilera onenetarako sarien deialdia onartu zuen:

Hautagaitzak

11 hautagaitza aurkeztu ziren aplikazioen lehiaketaren laugarren deialdi honetara. 2022ko abuztuaren 24tik irailaren 23 arte aurkeztutako hautagaitzak bozkatzeko aukera izan zen:

Sarituak

Datu Irekiensarien laugarren edizioan saritutakoak2022ko urriaren 25ean argitaratutako ebazpenaren bidez, Erakunde Harremanetarako sailburuordeak Euskadiko datu irekien berrerabilera onenentzako sariak eman zituen:

Hauek izan ziren puntuaziorik onena lortu zuten bi proiektuak:

2020. urtean, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalen laguntzarekin, Datu Irekiak Berrerabiltzeko Lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu zuen.

Lehiaketaren deialdia

2020ko urriaren 7an argitaratutako aginduaren bidez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak Euskadiko datu irekien berrerabilera onenetarako sarien deialdia onartu zuen:

Hautagaitzak

28 hautagaitza aurkeztu ziren aplikazioen lehiaketaren hirugarren deialdi honetara. 2020ko azaroaren 25etik abenduaren 14 arte aurkeztutako hautagaitzak bozkatzeko aukera izan zen:

Sarituak

Datu Irekien eta Elkarlan sarien hirugarren edizioan saritutakoak2020ko abenduaren 30ean argitaratutako ebazpenaren bidez, Erakunde Harremanetarako sailburuordeak Euskadiko datu irekien berrerabilera onenentzako sariak eman zituen:

Hauek izan ziren puntuaziorik onena lortu zuten bi proiektuak:

  • Smart Public Tender, Manuel José García Rodríguez-ena: Kontratazio publikoaren arloko web-plataforma bat da, bi datu-iturri (lizitazioak eta enpresak) erlazionatzen dituena eta administrazio publikoei eta enpresa lizitatzaileei laguntzen diena erabakiak hartzen. Datuak prozesatzeko Machine Learning (Adimen artifiziala) delakoa erabiltzen du.
  • AvatarParking, Unai Antero Urruticoechea eta Beatriz Arenal Redondo-rena: Aplikazioa Donostiako aparkalekuetarako laguntzaile gisa pentsatuta dago. Gure kokapenera denbora errealean sartu eta honako hauek adierazten dizkigu: gertuen dagoen aparkalekua, dituen plaza libreen kopurua, haranzko ibilbidean gerta daitezkeen gorabeherak, halakorik balego, eta autoa bertan aparkatuta uztearen kostuaren kalkulua. Aplikazioa mugikorrean modu aktiboan eramateko pentsatuta dago, bai eta informazioa eta komandoak ahotsaren bidez jasotzeko ere; beraz, gidatzean ez du distrakziorik eragiten.

2018. urtean, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalen laguntzarekin, Datu Irekiak Berrerabiltzeko Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu zuen.

Lehiaketaren deialdia

2018ko maiatzaren 15ean argitaratutako aginduaren bidez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak Euskadiko datu irekien berrerabilera onenetarako sarien deialdia onartu zuen:

Hautagaitzak

Guztira 16 hautagaitza aurkeztu ziren, eta Eusko Jaurlaritzako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udaletako ordezkariek osatutako epaimahai batek baloratu zituen. Proiektu bakoitzaren xehetasunak hemen ikusi daitezke:

Sarituak

Datu Irekien eta Elkarlan sarien bigarren edizioan saritutakoak2018ko urriaren 4an argitaratutako ebazpenaren bidez, Erakunde Harremanetarako sailburuordeak Euskadiko datu irekien berrerabilera onenentzako sariak eman zituen:

Hauek izan ziren puntuaziorik onena lortu zuten bi proiektuak:

2015ean, Eusko Jaurlaritzak Datu Irekiak Berrerabiltzeko Lehiaketaren lehen edizioa antolatu zuen.

Lehiaketaren deialdia

2015eko urriaren 21ean argitaratutako aginduaren bidez, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak berrerabiltzeko proiektu onenak saritzeko deialdia onartu zuen:

Hautagaitzak

Guztira 17 hautagaitza aurkeztu ziren, eta Eusko Jaurlaritzako eta EJIEko (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea) ordezkariekin osatutako epaimahai batek baloratu zituen. Proiektuen zerrenda hemen ikus daiteke:

Sarituak

Datu Irekien eta Elkarlan sarien lehen edizioan saritutakoak2016ko urtarrilaren 28an argitaratutako ebazpenaren bidez, Funtzio Publikoko sailburuordeak Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak berrerabiltzeko proiektu onenen sariak eman zituen:

Hauek izan ziren puntuaziorik onena lortu zuten bi proiektuak:

  • “Open Ispilu” izeneko proiektuak Aplikazio lehiaketaren lehengo saria jaso zuen, The Makery eta Irontec enpresek elkarlanean sortua. Betiko ispilua seinaleztapen digitaleko tresna batean bihurtzen duen proiektua da, open data informazio nabarmena eskaintzeko aukera emanez. Michael Teewk izandako ideia batean oinarritzen da eta datu irekietatik abiatuta informazioa modu errazean eta bisualean erakutsi nahi duten herri-administrazioei, elkarteei eta dendei zuzenduta dago.
  • Anartz Mugika garatzailearentzat izan zen Aplikazio lehiaketaren bigarren saria, “Servirace, la guía del runner” izeneko proiektua aurkeztu zuena. Korrikalari, haien lagun eta lasterketen antolatzaileentzat interesgarri izan daitekeen informazioa ematen duen aplikazioa dugu hau. Lasterketa bakoitzaren inguruko zerbitzuak eskaintzeko (hotelak, jatetxeak, etab.) erabiltzen ditu batez ere datu irekiak.