Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

2024ko Euskadiko datu irekien lehiaketetako irabazleak

Argitalpen-data: 

Abenduaren 5ean, 2024ko Euskadiko datu irekien bi lehiaketetako irabazleen berri emateko ebazpenak argitaratu genituen.

Balantzea oso positiboa izan da eragindako interesari dagokienez: bi lehiaketetara zuzenean 71 proiektu aurkeztu dira, gehien bat pertsona fisikoen hautagaitzak.

2018, 2020 eta 2022ko edizioetan bezala, 2024koan ere Eusko Jaurlaritza izan da lehiaketa antolatu duena, baina honako hauen ezinbesteko elkarlanarekin: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalak. Formatu berrerabilgarrietan eta erabilera-lizentzia irekien pean dauden datuen irekiera bultzatzeko borondatearen erakusgarri da.

Aplikazioen lehiaketa

Garbiñe AIGuztira 30 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara. Honako hauek saritu dira:

Web-zerbitzuen kategoria

  • "Bizidata: Gasteizko bizikleten erabilera bistaratzeko plataforma", Igor Díaz de Guereñu de los Ríosena: Plataforma horrek Gasteizko bizikleten erabilerari buruzko datuak bistaratzen, aztertzen eta deskargatzen ditu, eta bizikletaren erabileran eragina duten kanpo-faktoreak esploratzen ditu, hala nola klimatologia eta trafikoa.

Kategoría orokorra

  • "Garbiñe AI" (lehen saria), Beatriz Arenal Redondorena: Laguntzaile adimentsua da, eta Adimen Artifiziala (IA) eta Open Data Euskadiren datu irekiak konbinatzen ditu, ekonomia zirkularra sustatzeko eta Euskadin birziklatze-ratioak hobetzeko asmoz.
  • "Vitoria-Gasteiz Businessmap" (bigarren saria), Zaira Gil Ozaetaena: datu irekietan oinarritutako bistaratze interaktiboko tresna bat da, Gasteizen ekintzailetzaren eta jarduera ekonomikoaren arloko erabaki estrategikoak hobetzeko diseinatua.

Ideien lehiaketa

Guztira 41 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara. Aplikazioen lehiaketan bezala, gure gomendioa da zerrenda osoari begirada bat ematea; izan ere, proiektu oso interesgarriak daude. Honako hautagaitza hauek saritu dira:

Kategoria sanitarioa eta soziala

Ingurumenaren eta iraunkortasunaren kategoria

  • "Baratzapp" (PDF, 2.3 Mb) (lehen saria), Leire Zubizarreta Barrenetxearena. Aurkezten den ideia software bat garatzean datza, baratzea planifikatzea errazten eta laguntzen duena algoritmoen bidez, autokontsumoko baratzearekin lotutako ezagutza indartzea bilatzen dutenak, eta, aldi berean, besteak beste, klimatologiari, ingurumenari eta partzelei buruzko informazioa erabiltzailearentzat modu pertsonalizatuan integratzen duena.
  • "Euskal Advice" (PDF, 1.2 Mb) (bigarren saria), Javier Carpintero Ordoñezena. Proposamen honen helburua adimen artifizialean oinarritutako gomendatzaile turistiko bat definitzea da.

Kategoria orokorra

  • "Lanbila" (PDF, 591 Mb) (lehen saria), Hodei Gonçalves Barkaiztegirena. Ideia aplikazio bat da, IA sortzailea eta datu irekiak erabiltzen dituena enplegu-eskaintzak modu semantikoan parekatzeko. Gomendio pertsonalizatuak, enplegu- eta prestakuntza-alerta proaktiboak eta erabaki informatuak ematen ditu, lan- eta lurralde-adierazleen bidez.
  • "Desarrollo de un LLM para la consulta interactiva de Datos Abiertos del Gobierno Vasco" (PDF, 209 Kb) (bigarren saria), Ibai Alberdi Martínena. Proposamena Eskala Handiko Hizkuntza Eredu bat (LLM) garatzean datza, Chat GPTren antzekoa, Eusko Jaurlaritzaren datu irekiekin berariaz trebatua, erabiltzaileei erantzun zehatzak eta bistaratze dinamikoak lortzea ahalbidetuko dien elkarrizketa-interfaze grafikoa eskaintzera bideratua.

Aurkeztutako hautagaitzak

Bi lehiaketetara aurkeztutako proiektuen maila azpimarratu nahi dugu, eta gonbidatzen zaituztegu aukeztu diren aplikazio eta ideien artean murgiltzera. Aplikazio eta ideia oso interesgarri eta erabilgarriak kontsulta daitezke, eta are gehiago, datu irekietatik nolako produktuak sor daitezkeen eta berrerabiltzaileen artean horiek sortzeko dagoen talentua ezagutu.

Sariak banatzeko ekitaldia

Sarien banaketa 2025eko lehen seihilekoan egitea aurreikusita dago; bertan, zuzenean entzun ahalko ditugu irabazleak, beraiek azalduko baitigute egindako proiektua eta nola burutu duten.

Berriak

Últimos artículos Comunidad Open Data