Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako foru aldundiekin eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalen laguntzarekin, Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideien eta aplikazioen sarien bosgarren edizioa antolatu du.
Ekimenaren helburua da Euskadiko datu irekien katalogoetatik sortutako ideiarik eta aplikazio/zerbitzurik onenak saritzea, horien potentziala erakustea eta open data kultura eta datuen berrerabilera sustatzea.
Aurreko edizioetan bezala, bi sari mota daude: Ideia lehiaketa eta aplikazio lehiaketa.
Ideia lehiaketa
Euskadiko datu irekien katalogoetako multzoak erabiliz edozein zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazioen ideiak aurkeztu nahi dituzten pertsonei edo enpresei zuzenduta dago.
Ideia testu-dokumentu batean azaldu beharko da, eta izena ematean erantsi.
- Izena emateko epea: Uztailaren 31n hasi eta urriaren 10ean amaituko da, bi egunak barne. Beraz, 50 egun balioduneko epean egongo da zabalik, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) uztailaren 30ean argitaratzen denean.
- Sariak: 13.500 €
- 3 kategoria nagusi daude:
-
Kategoria sanitarioa eta soziala
Lehen saria: 3.000 €
Bigarren saria: 1.500 € -
Ingurumen eta jasangarritasun kategoria
Lehen saria: 3.000 €
Bigarren saria: 1.500 € -
Kategoria orokorra
Lehen saria: 3.000 €
Bigarren saria: 1.500 €
-
- Lehiaketaren oinarriak eta deialdia (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)
Aplikazio lehiaketa
Euskadiko datu irekien katalogoaren datu multzo bat gutxienez erabilita, edozein zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio sortzeko gai diren eta eta ezagutza teknikoak dituzten pertsonei edo enpresei zuzenduta dago.
Beharrezkoa da proiektua testu-dokumentu batean azaltzea, eta garatutako proiektua (zerbitzua, azterlana, web aplikazioa edo gailu mugikorretarako aplikazioa) herritar guztientzat URL baten bidez eskuragarri egotea. Inskripzioa egitean, proiektuaren azalpen-dokumentua eta URLa erantsiko dira.
- Izena emateko epea: Uztailaren 31n hasi eta urriaren 10ean amaituko da, bi egunak barne. Beraz, 50 egun balioduneko epean egongo da zabalik, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) uztailaren 30ean argitaratzen denean.
- Sariak: 21.000 €
- 2 kategoria nagusi daude:
-
Web zerbitzuen kategoria
Sari bakarra: 8.000 € -
Kategoria orokorra
Lehen saria: 8.000 €
Bigarren saria: 5.000 €
-
- Lehiaketaren oinarriak eta deialdia (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)
Edizio honi edo aurreko edizioei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu.