Hauteskunde emaitzak eta estatistikak, predikzio saio baterako
Argitalpen-data:
Ibermatica enpresako i3B berrikuntza ataleko ikerlariek esperimentu txiki bat egin dute Open Data Euskadi-ko datutegietatik hauteskunde emaitza batzuk erabiliz. Iaz, Ibermaticako informatikari batzuek bisualizazio ariketa bat egin zuten, baina aurten, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak gainean direla eta, zerbait aurreratuagoarekin saiatu dira. Ea hauteskunde emaitzak datu estatistiko zenbaitekin erkatuz gero, predikziorik egin daitekeen.
Bizkaiko 2007ko udal hauteskundeetako datuak erabili dituzte, eta zenbait faktorerekin aurkitu dituzte korrelazioak. Adibidez, emakumezko asko daudenean langabezian, edo beste erkidego batzuetan jaiotako emakumeak asko direnean, alderdi jakin batzuek barruti elektoral horietan aukera gehiago dituzte.
Emaitzak gehiago izan daitezke baliagarri hauteskunde lokaletarako, baldin eta herri jakin batzuetan alderdi batzuek interes-talde berezi horientzako mezuak garatzen dituzten, estatistikak aurreikusten duen joera atzera egiteko, adibidez. Egindako lanaren inguruko informazio gehiago hemen.