Bilaketa funtzioak Euskadi.eus-en: adibidea dirulaguntzekin
Argitalpen-data:
Eusko Jaurlaritzaren atariak, Euskadi.eus-ek, bilatzaile bat dauka beste hainbat webgunek bezala, baina horrez gain, API baten bidez edukiak arakatzeko eta bilaketa-emaitzak lortzeko sistema oso bat ere badauka, garatzaileentzat aukera izan daitekeena. Gaitasun horiek erakusteko, adibideko aplikazioa egin dugu.
Kasu honetan, bilaketak intereseko alor batera murriztu ditugu, dirulaguntza deialdiak, eta bi modu honetan erakusten ditugu: une honetan irekita dauden laguntzen berri duzu, automatikoki ordenatuta: hurrengo iraungiko direnak lehenago jarrita.
Aplikazioak beharbada ez dirudi bilatzailea, zuzenean emaitzen zerrendara jotzen baitugu, baina horixe da API baten gainean garatzearen abantailetako bat, zeure erara molda dezakezula informazioa atzitzeko prozesu bat. Kasu honetan, Euskadi.net-ek edukiak etikatzeko darabilen parametro batera jotzen dugu, zeinak dirulaguntzak identidikatzen dituen. API-tik datu horiek aterata, script baen bidez, fitxategi tenporal bat sortzen dugu, eta fitxategi horretan:
- Une honetan irekita dauden deialdiak iragazten ditugu.
- Dataren arabera ordenatzen ditugu, iraungitzen lehenak aurretik jarriz (praktikotasunera begira).
Egiten dugun bilaketa-deia edo query delakoa honako hau da:
“http://opendata.euskadi.eus/r01hSearchResultWar/r01hPresentationXML.jsp?r01kQry=tC:euskadi;tF:procedimientos_administrativos;tT:ayuda_subvencion;m:documentLanguage.EQ.eu,procedureStartDate.BETWEEN.01/01/2011,31/12/2011;p:Inter_portal,Inter;pp:r01PageSize.50”
Eta bertan hobako parametroak zehazten ditugu:
- r01hPresentationXML > Emaitzak zein formatutan jaso nahi ditugun, kasu honetan, XML.
- tF:procedimientos_administrativos;tT:ayuda_subvencion > Zein dokumentu mota arakatu nahi dugun: prozedura administratiboen barruan, dirulaguntzak.
- m:documentLanguage.EQ.eu> Hizkuntza, ‘eu’ euskara, ‘es’ gaztelania.
- procedureStartDate.BETWEEN.<fecha_inicio>,<fecha_fin> > Data, non <fecha_ini> eta <fecha_fin> parametroen artekoak jaso nahi ditugun.
- pp:r01PageSize.50 > Zenbat emaitza nahi dugun orrialdeko.
Kontsultak XML dokumentu bat emango digu itzuleran, eta horen egituran ikus dezakegu zer nolako parametro aurkituko ditugun.
<searchedMetaData>
<metaData oid=”documentLanguage”>
<value>eu</value>
<operationSelected>EQ</operationSelected>
</metaData>
<metaData oid=”procedureStartDate”>
<value>01/01/2011,31/12/2011</value>
<operationSelected>BETWEEN</operationSelected>
</metaData>
</searchedMetaData>
Gure fitxategi tenporalak honako datuak ditu:
<items>
<item>
<documentDescription> AGINDUA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Kultura sailburuarena, emateko modua arautzen duena. </documentDescription>
<documentURL> http://opendata.euskadi.net/contenidos/ayuda_subvencion/11gazter/eu_11gazter/11gazter.html </documentURL><contentAuthor> RROCHERU </contentAuthor>
<procedureEndDate> Mon Jan 31 00:00:00 CET 2011 </procedureEndDate>
<procedureStartDate> Mon Jan 03 00:00:00 CET 2011 </procedureStartDate><filetitle> Gazteria eta gizarte-ekintzaren esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2011. </filetitle>
<fileresume> Sendotzea ,Euskal Herria ,Gazteria alorreko eragileak,Kultura,Gazte-txartelak,Aisialdiko jarduerak,Hirugarren sektorea (zerbitzuak),Emakumeen et
a gizonen berdintasuna sustatu,Eusko Jaurlaritza,Gaueko aisialdia,Gazteria,Administrazioak </fileresume>
</item>
<item>
<documentDescription> AGINDUA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Kulturako sailburuarena, museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia
duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena. </documentDescription>
<documentURL> http://opendata.euskadi.net/contenidos/ayuda_subvencion/11museos/eu_11museos/11museos.html </documentURL><contentAuthor> RROCHERU </contentAuthor>
<procedureEndDate> Mon Jan 31 00:00:00 CET 2011 </procedureEndDate>
<procedureStartDate> Fri Dec 31 00:00:00 CET 2010 </procedureStartDate><filetitle> museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak. </filetitle>
<fileresume> Kultura,Euskal Herria ,Kultura,Foru-administrazioa ,Prestakuntza eta ikasketak,Historia Arte eta Kultur Ondarea,Egitasmoak eta proiektuak,Hiruga
rren sektorea (zerbitzuak),Finantza-ekarpena ,Diru-laguntzak lortu,Hazkundea eta garapena ,Eusko </fileresume>
</item>
[…]</items>
Orain, informazioa geure modura eraldatu dezakegu. Geure adibiderako, bakarrik interesatzen zaizkigu oraindik irekita dauden deialdiak, eta ordenatze aldera, hurrengo iraungi behar direnak erakustea praktikoagoa iruditu zaigu.
Open Data Euskadin dago dokumentazioa bilatzailea nola erabili (sei PDF orrialde honetan), eta edukiak berrerabiltzea gure lizentzia irekien bidez baimendua dago, noski.