Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Koronabirusei buruzko datuak Euskadi.eus-en

Argitalpen-data: 

Koronabirusen krisiak bat-batean eragin die gure bizitzei, eta Euskadin gaixotasuna izaten ari den bilakaerari buruzko informazio eguneratua eta iturri fidagarrietatik datorrena eskuratzea kritiko bihurtu da gure gizartearentzat.

Eusko Jaurlaritza Euskadi.eus atari sarearen bidez eduki desberdinak eskaintzen ari da egoeraren berri emateko:

Eguneroko txosten xehatuak

Osasun Sailaren txostenetik ateratako hilgarritasunari buruzko grafikoaEusko Jaurlaritzako Osasun Saila da iturri ofiziala Euskal Autonomia Erkidegoan, eta egunero argitaratzen du txosten bat PDF formatuan, gure osasun-sistematik eratorritako datuekin. Horietan, gaixotasunaren bilakaera gure lurraldean ikusten eta ulertzen laguntzen diguten grafiko batzuk ere argitaratzen ditu.

Txosten horiek Koronabirus berriaren webgunean (COVID19) argitarazen dira. Osasun Sailak herritarren eskura jarri du webgune hori, herritarrok gaixotasunari buruzko informazio osoa izan dezagun.

Gardentasuna eta datuak formatu berrerabilgarrian

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako datuetatik abiatuta, Open Data Euskadik formatu berrerabilgarriekin eskaintzen ditu datu multzo bat. Eguneratze-maiztasuna ere egunerokoa da, eta helburua da Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-konpromisoa betetzea eta datu irekiak pertsona guztien eskura jartzea, grafikoak, aplikazioak, txostenak edo eratorritako edozein zerbitzuen garapena erraztuz.

Bistaratzeak eta grafikoak

Geoeuskadiren bistaratzeaOsasun Saileren eta Open Data Euskadiren datuetan oinarrituta, Geoeuskadik interes handiko bistaratze batzuk eskaintzen ditu Euskadi.eus atarian, egunero eguneratzen direnak.

Bistaratze horiek egoera modu grafikoagoan eta bisualagoan ezagutzeko eta aztertzeko aukera ematen digute, herritarrentzat garrantzitsuenak diren zifrak eta informazioa nabarmenduz:

Berriak

Irekia, Eusko Jaurlaritzaren parte hartze eta Gobernu Irekirako atariak, gaixotasunaren aurrerapenari buruzko azken berriak argitaratzen ditu bere webgunean, baita Jaurlaritzako kargu Publikodunen zuzeneko agerraldiak ere:

Euskadi, auzolana