Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Open Data Euskadi Open Gov Week ekitaldian

Argitalpen-data: 

Maiatzaren 7tik 11ra bitartean mundu osoan ospatuko da Open Gov Week (Gobernu Irekiaren astea), gobernuek herritarrei zerbitzua emateko duten modua eraldatzeko lan egiteko deia izan nahi duena.

Aste horretan mundu mailako buruzagiek, politikoek, profesionalek eta langile publikoek, ekintzaileek eta arlo honetan interesatutako herritarrek ideiak partekatu, konponbideak proposatu eta konpromesuak hartuko dituzte. Helburu nagusia izango da gure herrialde, eskualde eta hirietako gobernuetan herritarren parte-hartze handiagoa lortzea.

Open Gov Week, May 7-11, 2018 #OpenGovWeek

Open Gov Week Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak (OGP - Open Government Partnership) bultzatzen duen mundu-mailako ekitaldia da. Izan ere, erakunde hau gobernuen konpromesu zehatzak ziurtatu nahi dituen ekimen aldeanitza da, eta gobernagarritasuna sendotzeko asmoz ari da lanean gardentasuna sustatzeko, herritarrak gaitzeko eta ustelkeriaren aurka borrokatzeko, horretarako teknologia berrietaz baliatuz.

Azpimarratu beharra dago orain dela gutxi Euskadi aukeratu dutela Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzan parte hartzeko.

Open Data Euskadiren parte-hartzea

Open Data Euskadi mundu-mailako Gobernu Irekiaren inguruko ekitaldi honetan parte hartu nahi izan du eta Open Gov Week-ean izango da.

Horretarako, maiatzeko 7-11rako honako ekintza/ekitaldiak aurrera eramatea hitzeman dugu, datu publikoen irekiera eta euren berrerabilpenaren alde:

Xehetasun gehiago ematen joango gara data hurbiltzen den heinean.

Berriak

Últimos artículos Comunidad Open Data