Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Meteorologia-datuak irekitzeko eta informazioa hedatzeko kanalak (web, mugikorra, etab.) berritzeko kontratazioa

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) 2018ko apirilaren 20arte ireki du eskaintzak aurkezteko epea honako kontratu honetan: Meteorologia-datuak zabaltzeko zerbitzuak kontratatzea eta Informazioa hedatzeko kanalak (web, mugikorra, etab.) berritzea.

Proiektuaren helburua honako bi estrategien barruan kokatuta dago:

Bi estrategia hauetatik abiatuta, kontratazioaren xede den proiektua martxan jartzea lehentasun bihurtu da:

    • Web presentziari dagokionez, bai Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza -Euskalmeteko webgunearen arduraduna- eta baita Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza -Eusko Jaurlaritzaren web presentziaren arduraduna-, interesatuta eta derrigortuta daude webgunea berriztera web bertsioan eta mugikorrean ere bai, erabilerraztasuna, diseinua, irisgarritasuna, etab. hobetuz.
    • Datu irekiei dagokionez, beharrezkoa da, alde batetik, meteorologia datuak formatu berrerabilgarrietan irekitzen diren modua (open data) hobetzea, eta bestetik, ahalik eta datu gehien irekitzea -gaur egun oraindik publikatuta ez daudenak-.

Kontratazio prozesuaren datarik aipagarrienak honako hauek dira:

  • Eskaintzak aurkezteko epearen amaiera: 2018/04/20, arratsaldeko 13etan.
  • Zabaltze teknikoa: 2018/05/04, eguerdiko 12etan.
  • Zabaltze ekonomikoa: 2018/05/07, eguerdiko 12etan.
  • Kontratuaren iraupena edo burutzeko epealdia: 18 hilabete.
  • Kontratuaren zenbatekoa BEZarekin: 79.999,15.

Interesatuta dagoen edozein enpresa baldin bazara, animatu lehiaketan parte hartzera!

Berriak

Últimos artículos Comunidad Open Data