Bilbao Data Lab-ek saria jaso du open data kultura sustatzeko egindako lanagatik, Elkarlan sarietan
Elkarlan sariak Eusko Jaulraritzak eta Innobasquek elkarlanean antolatzen dituzte, eta helburu nagusia da gizarte zibilak elkarrekin eraikitzeko esperientzia berritzaileak abian jar ditzan.
Horretarako, 2017ko edizioan aurkeztutako 18 ekimenen artean, 4k saria jaso dute, berritzaileak eta eredugarriak izateagatik eta herritarren ahalduntzea sustatzeagatik. Aurkeztutako proiektuek honako esparrueta dute eragina:
- Kohesio-soziala
- Ikasketa kultura
- Garapen ekonomikoa
- Osasuna
- Ingurumena
- Open data kultura
Eusko Jaurlaritzaren gardentasunaren webgunean ikus ditzakezu saritutako ekimenak.
Bilbao Data Lab, open data kulturaren alde egindako lanagatik saritua
Open data kultura sustatzeko kategorian Bilbao Data Lab izan da 6000 euroko saria jaso duena, ekimenari bultzada emateko balioko duena:
Bilbao Data Lab ekimena elkargunea da: datuen kulturan interesatutako komunitatea da, beraien analisi eta bistaratzean elkarlanerako praktika eta tresna irekiak erabiliz.
Lehiaketara aurkeztutako dokumentuan (pdf, 9 Mb) ondo azaltzen duten moduan, talde-proiektua da, datu irekietara hurbiltzeko bidea sustatzen duena, jakintza-alor anitzekoa eta zeharkakoa; eta baita teknologia irekietan oinarritutako bistaratze eta analisi tekniketara ere bai.
Helburu nagusia datuen erabilera gizabidezkoa sustatzea da herritar aktiboak eta hobeto trebatuak lortzeko asmoz, administrazioek publikatzen dituzten datuen eta gizartearen arteko bitartekaria izanik.
2016. urteko apiriletik ari dira elkartzen, saioak eta tailerrak antolatzen, komunikatzen eta esperientziak elkarbanatzen bitarteko desberdinen bitartez (137 kide posta-zerrendan).
Saio horietan egon dira hainbat arlotako pertsonak: kazetaritza, zientzia, ekonomia, programazioa, marketing, matematikak, ingeniaritza edo soziologia. Beraz, honek adiera ematen du taldea osatzen duten profil anitzak eta parte hartu nahi duen edozeinentzat zabalik dagoela.
Bejondeizuela Bilbao Data Lab-eko kide guztiei eta saritutako gainerako ekimenei!