Ohiko galderak
1.Zer da data-multzo bat edo “dataset” bat?
Elkarrekin lotura duten eta berrerabil daitezkeen -bakarrik edo beste datu batzuekin nahastuta- datu-multzo bat da, eta herritarren intereseko zerbitzuak sortzeko balio du.
2.Nola erabiltzen dira datu-multzoak?
Open Data Euskadiren datuak erabiltzeko moduaren xehetasunak azaltzen dituen atal bat du webguneak.
3.Zer da ikusgai jarritako datu publikoetatik eratorritako produktua?
Datu publikoa berrerabiliz lortutako edozein zerbitzu, herritarrei balio erantsia ematen diena. Datu publikoen bidez lortutako zerbitzuen adibideak.
4.Zer da “widget” bat? Eta “mashup” bat?
Ikusgai jarritako datuak berrerabiliz lor daitezkeen produktu eratorriak dira biak.
Widget (iturria: Wikipedia): “widget” bat aplikazio edo programa txiki bat da. Normalean artxibo edo fitxategi txikien bidez aurkezten da, eta "widgets" motor edo "Widget Engine" batekin egikaritzen da. Besteak beste, asko erabilitako funtzioetara sarbidea errazteko eta ikusizko informazioa emateko erabiltzen da. Hala eta guztiz ere, irudimenak nahi duen guztia egin daiteke “widget”-ekin, eta Interneten banatutako zerbitzuekin eta informazioarekin erabil daitezke. Pantailako erloju ikusgarriak izan daitezke, oharrak, kalkulagailuak, egutegia, agendak, jolasak, gure herriko eguraldiari buruzko informazioaren leihoak, etab.
Mashup (iturria: Wikipedia): eduki berri bat sortzeko beste web aplikazio batzuetako edukia erabiltzen duen webgune edo web aplikazioa da “mashup” edo web aplikazio hibridoa (“mashup” edo nahasketa). Horretarako, zuzenean kontsumitzen dira zerbitzuak, beti http protokoloen bidez.
5.Zer erabilera-muga dituzte datu horiek?
Jabetza-lizentzia irekien bidez eskaintzen dira datu-multzoak. Lizentzia horiek aukera ematen dute datuak helburu komertzialekin banatu, berrerabili eta ustiatzeko. Hala eta guztiz ere, datu-multzo bakoitzean deskribapen zehatza jasotzen da bakoitzaren lizentzia ezagutzeko.
6.Datu pertsonalak ikusgai jarri daitezke?
Atarian publikatzen diren datuek ez dute informaziorik ematen pertsonak identifikatzeko, publikoak diren pertsonei buruzko informazioa izan ezik.
7.Nola aukeratzen edo lehenesten dira publikatu beharreko datu-multzoak?
Lehenik eta behin, baztertu egin ditugu pribatutasun-, segurtasun- edo jabetza-mugak dituzten datu guztiak. Ondoren, eskuratzen errazenak diren eta, gainera, erabilgarritasun publikokoak diren datu publikoak jarri ditugu ikusgai.
Horrez gain, herritarren parte-hartzearen bidez jasotako proposamenak aztertu, eta Open Data Euskadin ikusgai jarri daitezkeen aztertzen dugu.
8.Nola hartu dezaket parte ekimen honetan eta nola proposa ditzaket ideia berriak?
- Open Data Euskadin ikusgai jartzeko datu berriak proposatuz
- Datuetatik lor daitezkeen erabilerak/zerbitzuak proposatuz
- Open Data Euskadiri buruzko atariari buruzko iritzia emanez
9.Ezin ditut datuak deskargatu. Zer gertatzen da?
Datu batzuek berariazko softwarea behar dute (GIS tresnak) berrerabili ahal izateko (adibidez, WMS formatuko datu geografikoen deskargak). Merkatuan badaude doako eta software libreko aukerak ere (adibidez, GvSIG, OpenLayers, etab.).