Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoen itzulpen-memoria

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Orrialde honetan, Estatuko Aldizkari Ofizialean euskaraz argitaratu den guztiaren itzulpen-memoria eskura dezakezu (TMX formatua). Memoria horretan, BOEn argitaratutako sumarioak eta estatuko legeria daude sartuta, biak ala biak Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak orain arte itzuliak.

        Memoria horiek aise jaits ditzakezu zure ordenagailura, itzulpen-lanetan erabiltzeko. Horretarako, itzulpen-memoriekin lan egiten duen programaren bat instalatuta izan behar duzu; hala nola Wordfast, Trados, Transit edo Dèja-vu.

        Beraz, Itzultzaileen Zerbitzu Ofizialaren itzulpen-memoriarako irispidea izan dezakezu erraz-erraz, zeina zerbitzu horretako itzultzaileek eta Eusko Jaurlaritzako gainerako itzultzaileek —zuzentzaileek berrikusita— egindako lana baita. Gogoan izan, dena den, tresna horrek ez duela izaera arauemailerik; lanerako tresna gisa eskaintzen dugu, jende askorentzat erabilgarria eta lagungarria izan baitaiteke.

Zure itzulpen-memoriak helarazten badizkiguzu, haiek ere hemen eskainiko ditugu, interesdun orok erabili ahal izan ditzan.  

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana