Datu irekiak eskatu

Datuak irekitzeak eskatzen dituen ahaleginak lehenesteko, onura publikoaren irizpidea hartuko da kontuan, eta herritarren parte-hartzean oinarrituta definitu behar da. Horregatik, herritarrei dei egiten diegu administrazioaren esku dauden datu irekiak argitaratzeko eska dezaten.

Open Data Euskadiren katalogoan argitaratu gabe dauden datuak eska ditzakezu. Eskaera jaso ondoren, erakunde barruko informazioaren arduradunari esleituko zaio, eta hark erantzungo dizu. Eskatutako datuak Eusko Jaurlaritzaren esku ez badaude eta foru-aldundiren edo udalen bati badagozkio, dagokion administrazioari eskaera nola egin adieraziko dizugu. Formularioa betetzen duzunean, adieraz iezaguzu datu irekiak argitaratzeko eskatzen duzula (open data):

Datu irekiak eskatu

Informazio publikora iristeko eskubidea

Beste aukera bat da edozein pertsonak bere interesekotzat jotzen duen informazio publikoa eskuratzeko duen eskubidea egikaritzea, Legeak ezartzen dituen mugak kontuan hartuta.

Edozein pertsonak balia dezake Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Horretarako, sarbide-prozedura bat dago zehaztuta, eskubide hori erabili ahal izateko:

Informazio publikoa eskatu