Euskadiko nekazal lursailak identifikatzeko informazio geografikoaren sistema

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

SIGPAC, nekazal lursailak identifikatzeko informazio geografikoaren sistema, nekazari eta abeltzainek azalerari loturiko laguntza komunitarioak eskatzeko erabili behar duten sistema da. Europar Batasunak Estatu Kide guztiei ezarritako exijentzia baten ondoria izan zen sistema hau indarrean jartzearen arrazoia. Sigpac, 2005eko otsailaren 1-etik aurrera erabiltzen hasi zen, 2005 urteko laguntza komunitarioak eskatzeko epearen hasierarekin batera.

LEINUA: Esparruak sortzeko fotointerpretazioa 2002ko irailaren ortoargazkia erabiliz egin da, 25zm pixelekoa, 1:2.500 eskalan. Oinarria hiru Foru Aldundietako landa-katastroa izan da. Esparrua, lursail baten barne, nekazaritza erabilera bakarra duen azalera jarraia da. Sigpac-eko esparruak urtero eguneratzen dira indarrean dagoen ortoargazkiarekin, landa-katastroaren eguneraketarekin, landa kontrolen emaitzekin eta alegazioekin.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.