Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Eibarko Udaletxea

  • Eibarko Udaletxea
  • Eibarko Udaletxea

Eibarko Udaletxea

Eibarko Udaletxea 1901eko irailaren 14an inauguratu zuten festa handi batekin.

 

Eibartarrek herrian egiten ziren materialen (armak...) erakusketa antolatu zuten, eta, ekitaldi ofizialaren ostean, bazkari handi bat eta esku-dantza egin zituzten. Oinplano angeluzuzena duen eraikin neoklasiko dotorea da udaletxea. Aldetik alderako arkupe handi bat dauka eta aurrealdea bost zati simetrikotan bereizita dago. Erdiko zatia gainerakoak baino ikusgarriagoa da, zutabeak eta hiruki formako frontoia baititu. Bandera errepublikarra Eibarko Udaletxeko erdialdeko balkoian ikusi ahal izan zen aurrenekoz 1931ko apirilaren 14an. Asko dira oraindik gertakari horren garrantziaz jakitun Eibar bisitatzen duten turistak eta historialariak. Barruan, Done Jakueren Ordeneko zenbait zaldunen erretratuak daude.

 

Eraikina 2002an zaharberritu zuten, Ramon de Cortazar arkitekto donostiarraren jatorrizko lana errespetatuz.


Zerbitzuak: Parkea / Hitzaldi-aretoak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Jauregia

Helbidea:

Plaza Untzaga, 1  - 20600  Eibar

Telefonoa:   +34 943 708 400 (Udaletxea) / +34 943 820 110 (Degebesa, Eskualdeko Garapen Ekonomikorako Elkartea)Telefonoa:  

+34 943 708 400 (Udaletxea) / +34 943 820 110 (Degebesa, Eskualdeko Garapen Ekonomikorako Elkartea)

Helbide elektronikoa:

pegora@eibar.eus

Estilo artistikoa:

Neoklasikoa

Garaia:

XX. mendea