Aplikazio lehiaketa

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko datu-irekiak berrerabiltzeko lehiaketaren bigarren deialdia antolatu du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta Bilboko, Gasteizko eta Donostiako Udalekin batera.

Ohiko galderak:

1.Zer da datuak berrerabiltzeko lehiaketa?

Aplikazio lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzak hiru Euskal Foru Aldundi eta EAEko hiru hiriburuetako Udalekin batera antolatutako ekimena da, Euskadin datu-irekiak berrerabiltzea sustatzeko asmoz. Lehiaketa hau zerbitzu, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat sortzean datza, deialdi honen oinarrietan zehaztutako datu-katalogoetako datu-multzoren bat erabiltzea beharrezkoa izanik.

2.Zein da saria?

Bi proiektu hoberenak sarituko ditugu. Sariak antolakuntzak zehaztuko duen ekitaldi publiko batean emango ditugu:

  • Lehenengo saria: 5000€ gordin.
  • Bigarren saria: 3000€ gordin.

3.Nork antolatzen du?

Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak iragartzen du lehiaketa hau, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren bitartez. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Bilboko, Gasteizko eta Donostiako Udalek ere lehiaketa hau antolatzen lagundu dute.

4.Nork har dezake parte?

Nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok har dezake parte, Administrazio Publikoak eta beraien sektore publikoaren barruan dauden erakundeak izan ezik.

Horretaz gain, pertsona fisikoak banaka edo taldeka har dezakete parte lehiaketan. Sari bakoitza proiektu bakar bati emango zaio, parte hartu duten pertsonen kopurua kontuan hartu gabe eta pertsona bakoitzeko proiektu bat baino gehiago aurkeztea posible izanik.

5.Zein baldintza bete behar ditut?

Aurkeztutako proiektuak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

6.Zein da izen-emate epea?

Izen-emate epea 2018ko maiatzaren 22tik ekainaren 30era bitartean izango da. Guztira 40 egun natural iraungo du. Ezarritako epez kanpo aurkeztutako hautagaitzarik ez da onartuko.

7.Nola eman dezaket izena?

Izen-ematea doan da.

Lehiaketaren oinarriak aldez aurretik irakurri behar dituzu zure hautagaitza bidali baino lehen. Horretarako, zure proiektua inskribitu beharko duzu eskuragarri jarriko dugun formularioaren bitartez, epea zabaltzen denean.

Formulario horretan zure proiektua azaltzen duen dokumentua erantsi (gehienez 1000 hitz) eta URLa bidali beharko dituzu.

8.Nola baloratuko dituzue hautagaitzak?

Epaimahaiak 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango dio hautagaitza bakoitzari (gutxienez 5 puntu lortu behar dira), honako irizpide hauek kontuan hartuta:

  • Baliagarritasuna, ebazten den arazoaren magnitudea eta hartzaile potentzialen kopurua hartuko dira aintzat (0-2 puntu).
  • Balio ekonomikoa: proiektutik abiatuta negozioa sortzeko edota errentagarritasuna lortzeko aukera (0-2 puntu).
  • Balio publiko eta soziala: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen gardentasuna sustatzea eta balio sozial eta publikoa sortzeko ahalmena izatea (0-2 puntu).
  • Izaera berritzailea: proiektua disruptiboa eta berria izatea (0-2 puntu).
  • Erabiltzeko erraztasuna eta irisgarritasuna (0-1 puntu).
  • Proiektuaren kalitate teknikoa (0-1 puntu).

Antolatzaileekin harremanetan jar zaitezke edozein galdera edo iradokizunik bidaltzeko.

Euskadi, auzolana