Euskal Herria entziklopedia enblematikoa: Euskal literatura

Xehetasunak

Datuak deskargatu RDF

Deskribapena

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak teknologia berrien arloan euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzen dituzten hainbat ekimen bideratu ditu azken urteotan.

Hala, euskarazko hizkuntza-baliabideak eguneratu eta Interneten jarri dira, kontsultatzeko eta saretik deskargatzeko (hala nola Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, Itzultzaile Automatikoa, hiztegiak, softwareak...), eta beste hainbat osatzeko eta hobetzeko laguntzak eman dira (adibidez, Euskarazko Wikipedia).

Bide horri jarraituz, OSTOA argitaletxearen Euskal Herri Enblematikoa entziklopedia eskuratzea erabaki zuen, eta horretan ari da 2012az geroztik. Gaur egun entziklopediaren 24 ale eskuratuta ditu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta herritarren esku jarri nahi ditu Open Data Euskadiren bidez. Entziklopediaren edukiak Euskarazko Wikipedian integratuko dira pixkanaka-pixkanaka.

Alde batetik, liburukiak argitaratu ziren bezala daude, PDF formatuan; bestetik, testuak Word formatuan eta irudiak aparteko karpeta batean.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana