Lur Entziklopedia Tematikoa

Xehetasunak

Datuak deskargatu RDF

Deskribapena

Lur Entziklopedia Tematikoa 1999an argitaratua izan zen. Beraz, bakar-bakarrik, paperezko formatuan eskuragarri izan den corpusa digitalizatu da eta, orain, Interneten ere kontsulta daiteke. Kontuan hartu behar da lan hau aspaldikoa dela eta zegoen-zegoenean eskaintzen dela, hau da ez da eguneratu ezta zuzendu ere. Hortaz, bi ezaugarri horiek aintzakotzat hartu beharko ditu erabiltzaileak datuak berrerabiltzerako orduan.

Bi atal nagusitan banatuta dago: alde batetik Euskal Herriari buruzko artikuluak daude, eta bestetik, Gai Unibertsalei buruzkoak. Lehenengo atala, era berean, 5 gaitan sailkaturik dago:

  • Artea
  • Atlas historikoa
  • Euskara eta Euskal literatura
  • Geografia
  • Historia

Bigarren atala, Gai Unibertsalei buruzko artikuluena, 8 gaitan sailkatuta dago:

  • Artea
  • Fisika-kimika
  • Geografia
  • Gizarte zientziak
  • Historia
  • Natu zientziak
  • Literatura
  • Matematika

ZIP fitxategia deskargatzean artikulu bakoitzeko beste ZIP bat ikus dezakezu. Horietako bakoitzean datuak, irudiak etb. topa ditzakezu.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana