2020ko Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien berrerabilera onenetarako sariak

[apps]

Deskribapena


Xedea

Oinarrietan aipatutako Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen datu irekien katalogoetako datu multzoak erabilita, zerbitzuak, ikerketak, bistaratzeak, web aplikazioak edo gailu mugikorretarako aplikazioak eskaintzen dituzten proiektu onenak saritzea da deialdi honen xedea.

Aurrekontuko zuzkidura

18000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

  • Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak berrerabiltzeko proiekturik onenaren saria egiaztapen-diploma eta 10000 euro izango da. Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.
  • Bigarren saria emango zaio bigarren puntuaziorik onena lortzen duen proiektuari. Egiaztapen-diploma eta 8000 euro izango da saria. Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Enpresak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua > Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

10286

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Sarietara aurkezten diren pertsona fisiko zein juridikoek nahi adina proiektu aurkeztu ahal izango dituzte, eskabide desberdinduetan.

Pertsona fisikoek zein juridikoek deialdi hau kudeatzen duen organoarekin komunikatzeko bide elektronikoaren bidez egingo dute.

Pertsona fisiko zein juridikoek izena emateko eskabidea bete behar dute.

Eskaera aurkeztu osteko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean egingo dituzte bai pertsona juridikoek bai fisikoek.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

5 hilabeteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Sariari uko egitea


Sari bat ematen zaien pertsonek berariaz adierazi ahal izango dute uko egiten diotela, 3 egun balioduneko epean, saria emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Kasu horretan, hobekien baloratutako hurrengo proiektuak aurkeztu dituzten pertsonei emango zaie saria. Horretarako, inprimaki bat izango dute eskuragarri Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

Aurreko paragrafoan adierazitako moduan sariari uko egiten ez bazaio, saritutako pertsonak onartu egin duela ulertuko da.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana