Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Abian da Gardena berria, Eusko Jaurlaritzaren gardentasun ataria

Gardena, Eusko Jaurlaritzaren gardentasun atari berria

egilea: Pegip 2020, 

Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi zion urtarrilaren 7an “Gardena” martxan jarri dela, Eusko Jaurlaritzaren gardentasuneko eta datuak ikusarazteko atari berria.

Ataria berriz diseinatzen hilabete batzuk eman ondoren, Euskal Administrazio Publikoaren informazio guztia modu errazagoan, intuitiboagoan eta, batez ere, irisgarriagoan eskaintzen die herritarrei, edozein lekutatik, edozein ordutan eta edozein gailutatik.

Izan ere, "Gardena" atari berria bereziki diseinatuta dago smartphone eta tabletetatik kontsultatzeko eta haietara sartzeko, "Mobile first" kontzeptua bere DNAn sartuta, eta herritarren erabilerei buruzko joera berriei erantzunez.

Atari honek gardentasunaren eta datu ireki eta berrerabilgarrien adierazleetara iristeko aukera hobetzeko helburua betetzen du, Eusko Jaurlaritzak bere webguneen diseinuan duen lan-ardatz nagusietako baten ildotik, hau da, herritarrek informaziora jotzeko duten aukeran daukan lidergo-posizioari eustea. Hori horrela, Espainiako Gobernuaren Web Irisgarritasunaren Behatoki”ak, 2019ko azaroan, honako hau argitaratu du: “Euskal Autonomia Erkidegoko webgune guztiak irisgarritasun-eskakizunak betetzen ari dira; eskakizun horiek guztiak betetzen dituen autonomia-erkidego bakarra da eta, beraz, Euskadi erreferentea da gai horretan”.

Atari berriaren edukiei dagokienez, nabarmentzekoa da gardentasun-adierazleei buruzko 50 grafiko baino gehiago dituela, herritarrei informazioa ulertzen laguntzeko.

Datuez gain, webguneak informazioa du gardentasunari buruz, Euskal Administrazio Publikoak alor horretan dituen organoei buruz eta kontrol-mekanismoei buruz. Gainera, Euskadiko gardentasunaren mapa ere ikus daiteke "geoEuskadi" tresnaren bidez.

Beste atal nabarmenetako bat informazio publikoa iristeko eskubideari buruzkoa da. Bertan, 2015. urtetik hona jasotako informazio publikora iristeko eskabideei buruzko informazioa kontsulta daiteke, emandako ebazpenekin batera, bai eta gardentasunaren kontrolerako kide anitzeko berariazko organoa den Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzko informazioa ere.

Eusko Jaurlaritzaren gardentasuneko eta datuak ikusarazteko atari berri hori euskal administrazio publikoaren www.euskadi.eus atarian dago.

Euskadi, auzolana