@r3v1 erabiltzaileak programatutako bezero-liburutegiak Open Data Euskadin publikatutako Euskalmeten APIaren eguraldi datuak modu errazagoan eta eskuragarriagoan erabili ahal izateko datu eredu eta metodoak eskaintzen ditu.
Liburutegia, garapen fasean oraindik, Github programaziorako lankidetza plataforman eskuragarri dago, eta bertan, honen instalazioa eta konfigurazioa ageri da.
Zalantzarik gabe, ekarpen honek izugarri lagunduko du Open Data Euskadiko berrerabiltzaileen komunitatean.