Duela gutxi amaitu da 2024ko Euskadiko datu irekien bi lehiaketetan izena emateko epea. Bosgarren edizio honetan 71 proiektu aurkeztu dira guztira: 30 aplikazio eta 41 ideia.
Parte-hartzea nabarmen hazi da aurreko ediziekin alderatuta, eta horrek erakusten du datu irekiek gero eta interes handiagoa sortzen dutela, bai eta haietatik abiatuta balioa sortzeko duten potentziala ere.
Hautagaien bozketa
Azaroaren 15ra arte gustokoen dituzun aplikazio eta ideiak bozka ditzakezu Open Data Euskadiko webgunean:
Epaimahaiaren balorazioarekin batera, lehiaketen oinarrietan ezarritako irizpideen arabera puntuatuko ditu hautagaiak, herritarrek lortutako botoak ere kontuan hartuko dira.
Hautagaitza aurkeztu duten pertsonek egindako ahalegina aitortzea besterik ez zaigu geratzen. Zorte on denoi.