Open Data Euskadik ingurumenarekin eta osasunarekin lotutako datu irekien bi API Rest burutu ditu, eta eskuragarri daude jada berrerabiltzeko:
Ur masen kalitatea
Ur masen kalitatearen APIari esker, Euskadiko ur kalitatearen jarraipen-sarearen datuak lor daitezke. URAk, Uraren Euskal Agentziak, kudeatzen du ur masen kalitatearen jarraipena. Datu horiek beste formatu batzuetan deskarga daitezke, Open Data Euskadi katalogoan eskuragarri dauden datu-multzoetan.
Kontsumorako urak
Kontsumorako uren APIari esker, Euskadiko kontsumo uren Kontrol eta Zainketa Sareak erregistratutako kontsumorako urei buruzko datuak lor daitezke. Datu horiek beste formatu batzuetan deskarga daitezke, Open Data Euskadi katalogoaren bidez eskuragarri dauden datu-multzoetan.
Orain arte, datuak Open Data Euskadiren katalogoaren bidez eskuragarri zeuden inplikatutako datu-multzoen bitartez eta hainbat formatutan (Excel, CSV eta JSON). Halaber, orain datuak berrerabiltzea errazten duen API Rest gisa ere eskuragarri daude.
Beste API batzuk
Horrela, 2024. urteko lehen seihilekoan guztira bost API argitaratu dira, hurrengoak kontuan hartuta:
Berrerabiltzaileen komunitatearentzat baliagarria izatea espero dugu.