Open Data Euskadik lankidetza aktiboa du beste administrazio publikoekin datuen irekiera eta berrerabilera sustatzeko. Zentzu horretan, datu irekien federazioa funtsezko ekintza-ildoa da, administrazioaren hiru maila nagusietan open data ekimenetako datu irekietara sartzeko aukera ematen baitu, edozein kontsumitzailek edo erabiltzailek datuen berrerabilpena eskuragarriago izan dezaten.
Berriki, Arabako Foru Aldundiaren datu irekiak Open Data Euskadiren katalogoan gehitu dira, hainbat formatutan eskuragarri.
Horrela, Arabako Foru Aldundiak bat egiten du Open Data Euskadi atarian argitaratutako datuen federazioarekin; bertan, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017tik federatzen dituzte datuak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2018tik.