Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Euskalmeten widget berrerabilgarriak

Argitalpen-data: 

Joan den ekainaren 3an, Euskalmeten webgunearen bertsio berria argitaratu zen, eta, horren ondorioz, hobekuntzak ezarri dira haren diseinuan eta erabilgarritasunean, bai eta irisgarritasunean ere. Helburua erabiltzaileen esperientzia hobetzea eta ahalik eta pertsona gehienek webgunea erabiltzeko aukera izatea izan da.

Aurrerapen horiez gain, zuzenketak eta hobekuntzak ere ezarri dira Euskalmeten APIan, datu irekiak ematen baititu berrerabiltzaileek produktu deribatuak errazago sortzeko. Adibide bat jartzearren, handitu egin da API Rest bidez eskaintzen diren datuak eguneratzeko maiztasuna.

Widget berrerabilgarriak zure webgunean

Aurreko astean egindako hobekuntzen artean, nabarmentzekoa da zerbitzu berri bat martxan jarri izana, Euskalmeten webgunean ematen den informazioa modu modular eta oso errazean berrerabiltzeko aukera ematen duena: widgetak.

Widget horiek elementu independenteak dira, eta Euskalmeten webgunearen funtzio garrantzitsuenak beste edozein webgunetan sartzeko aukera ematen dute; hala, datuak dinamikoki eguneratzen dira.

Euskalmeten webgunean bertan ematen dira widget horietakoren bat beste webgune batean txertatzeko beharrezko argibideak. Horrela, euskal udalerri bakoitzeko eguraldiaren iragarpena, itsasoaren egoerari buruzko informazioa, tenperatura- eta prezipitazio-mapak, ereduak edo radarraren informazioa, besteak beste, txerta daitezke.

Derioko udalerriaren eguraldiaren iragarpena

Widget horien erabilera-lizentzia irekia da - Creative Commons BY - eta, beraz, merkataritza-helburuetarako erabiltzea baimentzen da, iturria aipatzeko baldintza bakarrarekin (Euskalmet).

Widget-ak nola erabili

Estado de la mar

Widget hauek erabilgarriak izatea espero dugu.

Berriak

Últimos artículos Comunidad Open Data