Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Euskal Herriko Unibertsitatearen Open Data Gelaren ikasturte amaiera eta proiektuen aurkezpena

Argitalpen-data: 

Uztailaren 10ean, asteazkenean, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Open Data Gelaren itxiera jardunaldia egin zen. Ekitaldian ikasleek garatutako proiektuen aurkezpena egin zuten eta dagozkien diplomak eman zitzaizkien.

Jardunaldian izan zen Matxalen Lauzirika, Herritarrei Arreta emateko eta Zerbitzu Digitalen zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren datu irekien ekimenaren arduradun gisa. Harekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko ordezkariak ere izan ziren, 2023-2024 ikasturtean ikasgela finantzatzen lagundu zutenak.

Oso ekitaldi aberasgarria izan zen bertaratutako guztientzat, ikasgelan sortutako proiektuen xehetasunak eta balio ekonomiko eta soziala sortzeko datu irekiek eskaintzen dituzten aukerak zuzenean ezagutzeko aukera eman baitzigun.

Ikasleek egindako lanak askotariko gaiei buruzkoak dira, hala nola ingurumenari, berrikuntzari edo osasunari buruzkoak, adibide batzuk aipatzearren, eta erabakiak hartzeko bistaratze edo aginte-tauletatik hasi eta iragartzeko ereduetara iristen dira. Guztien izendatzaile komuna da euskal administrazio publikoen katalogoetako datu irekietatik abiatuta garatu direla.

Ikasleak, irakasleak eta open data ikasgelaren amaiera ekitaldira bertaratutako ordezkariak

Guztira 7 proiektu garatu dira 2023-2024 ikasturtean Open Data Gelan, eta ikasgelako webgunean proiektu guztiei buruzko informazio zehatzagoa eskura daiteke.

Gustatuko zaizkizuela espero dugu.

EHUren Open Data Ikasgela

Berriak

Últimos artículos Comunidad Open Data