Euskoregite Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoaren (EIT) informazio eta kudeaketarako ataria da. EITaren prozesuan esku hartzen duten eragile guztiei ematen die zerbitzua, hala nola jabeei, teknikariei eta administrazioari, eta, horrez gain, herritarrei oro har informazioa ematen die eta Euskadiko EITen Erregistroa gordetzen du.
Datu horien arduraduna Etxebizitza arloa da, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean kokatuta dagoena.
Urte honetako maiatzean dataseta argitaratu genuen Open data Euskadiren katalogoan, eta datu berberak eskaintzen dira bertan Excel, XML eta JSON formatuetan, deskargatzeko moduan.
Hala ere, ondoren, berrerabiltzaileen eskaera batzuk jaso genituen API REST bat sortzeko, eta horrela erabaki genuen, datu horiek errazago eskuratzeko eta berrerabiltzeko asmoarekin APIa garatzea.
Berrerabiltzaileen komunitatearentzat baliagarria izatea espero dugu.