Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

2022ko Euskadiko datu irekien lehiaketetako irabazleak

Argitalpen-data: 

Pasa den urriaren 25ean, 2022ko Euskadiko datu irekien bi lehiaketetako irabazleen berri emateko ebazpenak argitaratu genituen.

Balantzea positiboa izan da eragindako interesari dagokienez. Bi lehiaketetara zuzenean 18 proiektu aurkeztu dira, enpresen eta pertsona fisikoen hautagaitzetatik.

2018ko eta 2022ko edizioetan bezala, 2022koan ere Eusko Jaurlaritza izan da lehiaketa antolatu duena, baina honako hauen ezinbesteko elkarlanarekin: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalak. Horrek erakusten du nolako borondatea dagoen beren esku formatu berrerabilgarrietan eta erabilera-lizentzia irekiekin dauden datuak irekitzea sustatzeko.

Aplikazioen lehiaketa

iApparcaGuztira 11 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara. Honako hauek saritu dira:

Ideien lehiaketa

Guztira 7 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara. Aplikazioen lehiaketan bezala, gure gomendioa da zerrenda osoari begirada bat ematea; izan ere, proiektu oso interesgarriak daude. Honako bi hautagaitza hauek saritu dira:

Aurkeztutako hautagaitzak

Bi lehiaketetara aurkeztutako proiektuen maila azpimarratu nahi dugu, eta gonbidatzen zaituztegu aukeztu diren aplikazio eta ideien artean murgiltzera. Aplikazio eta ideia oso interesgarri eta erabilgarriak kontsulta daitezke, eta are gehiago, datu irekietatik nolako produktuak sor daitezkeen eta berrerabiltzaileen artean horiek sortzeko dagoen talentua ezagutu.

Sariak banatzeko ekitaldia

Sariak banatzeko ekitaldia 2022ko azaroaren 18an egitea aurrikusita dago, Elkarlan sarien banaketarekin batera; bertan, zuzenean entzun ahalko ditugu irabazleak, beraiek azalduko baitigute egindako proiektua eta nola burutu duten.

Berriak

Últimos artículos Comunidad Open Data