Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

2020ko Euskadiko Datu Irekien lehiaketetako irabazleak

Argitalpen-data: 

Pasa den abenduaren 30ean, 2020ko Euskadiko Datu Irekien bi lehiaketetako irabazleen berri emateko ebazpenak argitaratu genituen.

Balantzea oso positiboa izan da parte-hartzeari eta eragindako interesari dagokienez. Bi lehiaketetara zuzenean 58 proiektu aurkeztu dira, enpresen eta pertsona fisikoen hautagaitzetatik.

2018ko edizioan bezala, 2020koan ere Eusko Jaurlaritza izan da lehiaketa antolatu duena, baina honako hauen ezinbesteko elkarlanarekin: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalak. Horrek erakusten du nolako borondatea dagoen beren esku formatu berrerabilgarrietan eta erabilera-lizentzia irekiekin dauden datuak irekitzea sustatzeko.

Aplikazioen lehiaketa

Aplikazio irabazlea: Smart Public TenderGuztira 28 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara.

Aurkeztutako aplikazioen maila altua aitortu beharra dago; ekonomia- eta gizarte-balio handiko proiektuak aurkeztu dira. Azkenik, honako hauek saritu dira:

  • Smart Public Tender, Manuel José García Rodríguez-ena: Kontratazio publikoaren arloko web-plataforma bat da, bi datu-iturri (lizitazioak eta enpresak) erlazionatzen dituena eta administrazio publikoei eta enpresa lizitatzaileei laguntzen diena erabakiak hartzen. Datuak prozesatzeko Machine Learning (Adimen artifiziala) delakoa erabiltzen du.
  • AvatarParking, Unai Antero Urruticoechea eta Beatriz Arenal Redondo-rena: Aplikazioa Donostiako aparkalekuetarako laguntzaile gisa pentsatuta dago. Gure kokapenera denbora errealean sartu eta honako hauek adierazten dizkigu: gertuen dagoen aparkalekua, dituen plaza libreen kopurua, haranzko ibilbidean gerta daitezkeen gorabeherak, halakorik balego, eta autoa bertan aparkatuta uztearen kostuaren kalkulua. Aplikazioa mugikorrean modu aktiboan eramateko pentsatuta dago, bai eta informazioa eta komandoak ahotsaren bidez jasotzeko ere; beraz, gidatzean ez du distrakziorik eragiten.

Ideien lehiaketa

Guztira 30 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara.

Euskadiko polenaren iragarpen zerbitzuaren proposamenaAplikazioen lehiaketan bezala, gure gomendioa da zerrenda osoari begirada bat ematea; izan ere, proiektu oso interesgarriak daude. Honako bi hautagaitza hauek saritu dira:

58 hautagaitza

Bi lehiaketetara aurkeztutako proiektuen maila azpimarratu nahi dugu, eta gonbidatzen zaituztegu aukeztu diren 28 aplikazio eta 30 ideien artean murgiltzera. Aplikazio eta ideia oso interesgarri eta erabilgarriak kontsulta daitezke, eta are gehiago, datu irekietatik nolako produktuak sor daitezkeen eta berrerabiltzaileen artean horiek sortzeko dagoen talentua ezagutu.

Sariak banatzeko ekitaldia

Sariak banatzeko ekitaldia 2021eko udaberrian egitea aurrikusita dago; bertan, zuzenean entzun ahalko ditugu irabazleak, beraiek azalduko baitigute egindako proiektua eta nola burutu duten.

Euskadi, auzolana