Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Egunean Behin aplikaziorako galde-erantzun automatikoak sortzeko lehiaketa

Argitalpen-data: 

Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Partida bakarra jokatzeko aukera ematen dizu: 10 galdera erantzun behar dituzu, ahalik eta azkarren.

Egunean behin: galdera-erantzunen euskarazko jokoa. Egunean behin partida, astean behin saria!Egunean Behin aplikaziorako galde-erantzun sistematiko edo automatikoak sortzeko lehiaketa antolatu dute CodeSyntax-ek, EHUko Informatika Fakultateak eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak. Informatika ikasleei zein programazioaren zaletu guztiei irekia dago (Unibertsitatekoak izan ala ez). Otsailaren 11tik martxoaren 15era egongo da irekita proposamenak aurkezteko epea.

Lehiaketaren xedea honako hau da: parte-hartzaileek galde-erantzunak sortzeko programak sortzea, haien logika idatziz azalduz eta dokumentatuz, eta programaren bidez lortutako galde-erantzunen lagin edo sorta bat ere aurkeztea. Horretarako Open Data Euskadi bezalako ekimenen katalogaetako datuak erabili daitezke, esaterako. Jarduera horiek sutatzeko sortu dute lehiaketa interesgarria hau:

Euskadi, auzolana