Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Turismo-presioaren adierazleei buruzko datuak bistaratzea: datuak bildu eta prestatzea

Argitalpen-data: 

2019ko azaroaren 13an, 14an eta 15ean Datu irekiak eta herritarrak izeneko jardunaldiak izan ziren Donostiako Tabakalera eraikinean. Bertan, Mikel Madinak, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, presio turistikoaren adierazleen datuak nola bistaratu erakutsi zigun, Tableau tresna erabiliz.

 1. Sarrera

Eduki honetan 2019ko azaroan Tabakaleran egin ziren "Datu irekiak eta hiritarrak" izeneko jardunaldietan egindako "datu irekiak bistaratu" workshopa azalduko dugu. Hain zuzen ere, praktika horretan datuak nola prestatu, bildu eta garbitzeko lanei buruzko informazioa jasotzen da.

Helburua da datu irekien plataformetan eskuragarri dauden datuak aurkitzen, deskargatzen, prestatzen eta bistaratzen ikastea.

Adibide ahalik eta errealena sortzeko, Europako Batzordearen Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzaileentzako eta ETEetako Zuzendaritza Nagusiak garatutako turismo-adierazle batzuekin lan egingo dugu: "Turismo Adierazleen Europako Sistema. ETISen tresna, helmuga jasangarriak kudeatzeko" (ISBN: 978-92-79-55232-8).

  • "ETISek oinarrizko 43 adierazle ditu eta beste adierazle osagarri batzuk ere" (13. or.)
  • "Oinarrizko adierazleek helmuga batek bere errendimendua ulertu, gainbegiratu eta kudeatzeko behar duen funtsezko edo hasierako informazioa biltzen dute." (22. or.)
  • "ETISek, beraz, aukera ematen du emandako oinarrizko informazioari gehitzen zaizkion adierazle osagarriak aztertzeko, eta aukera ematen die helmugeei sistema egokitzeko, beren behar espezifikoei edo xede-kategoriari erantzun diezaien — adibidez, mendia, hiri-helmuga, kostaldea, uharteak edo hiri-eremuak —, bai eta planteamendu koordinatuak eta makroeskualdeen edo nazioz gaindiko dimentsioak hartzeko ere." (22. or.)

Adierazle horietako batzuk zuzenean eskaintzen dituzte erakundeek, hala nola Eustatek (adibidez, "B.1.1 ostatu-gau turistikoen kopurua hileko" edo "B.2.1 turisten egonaldiaren batez besteko iraupena (gauak)"), "Turismo-establezimendu hartzaileen inkesta"-ren bidez (ikus fitxa metodologikoa).

Hala ere, beste adierazle batzuk ezin ditugu zuzenean Eustaten taula bakar batetik jaso, baina datu horiek beste taula eta/edo iturri batzuetatik datozen datuekin konbinatzen baditugu kalkulatu ahal izango dugu. Adibidez, "C: eragin soziala eta kulturala" atalean bi adierazle horiek aurki ditzakegu (besteak beste):

      • C.1 eragin soziala/komunitarioa
        • Oinarrizko adierazlea C.1.1 turista edo bisitari kopurua 100 biztanleko
        • C.1.3 adierazle osagarria Merkataritza-ostatuko establezimenduetan 100 biztanleko dauden oheen kopurua

Surreyko Unibertsitateko (2013) dokumentuan eskuragarri dauden adierazleen jatorrizko definizioari erreparatzen badiogu, “European Tourism Indicator System For Sustainable Destinations. Detailed Indicator Reference Sheets”, bi adierazle hauek kalkulatzeko modua aurki dezakegu:

        • C.1.1: "Total number of tourists* average length of stay/total residents* 365/100".
        • C.1.3: (C.1.1.2 2013ko dokumentuan): "Total number of visitor beds in commercial accommodation"; "total number of residents* 100 = Number of available beds per 100 residents".

Adierazle horiek kalkulatzeko, beraz, datu hauek behar ditugu:

        • Turista kopurua
        • Batez besteko egonaldia
        • Biztanle kopurua
        • Merkataritza-ostatuko establezimenduetan erabilgarri dauden oheen kopurua

Gainera, azterketa ahalik eta zehatzena egin ahal izateko, gutxienez beste bi alderdi osagarri hartu behar ditugu kontuan (adierazleen kalkuluan agertzen ez direnak, baina hainbat agregazio-mailatako analisiak egiteko erabili ahal izango ditugunak):

        • Eremu geografikoa: datuak zein udalerr, eskualde, probintzia eta abarri buruzkoak diren.
        • Denbora-eremua: zer eperi egiten dioten erreferentzia datuek.

Jarraitu azalpenarekin (gaztelaniaz)

Euskadi, auzolana