Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Maiatzaren 22an datu-irekien lehiaketetan parte hartzeko epea zabalduko da

Argitalpen-data: 

Concursos de datos abiertosDatu irekien lehiaketek Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien katalogo batetik sortutako ideiak edo aplikazioak/zerbitzuak saritzea du helburu. Alde batetik, garatzaile edo programatzaile informatikoetan pentsatuta (Aplikazio lehiaketa), eta bestetik, berrerabilera ideiak dituzten pertsona ez teknikoetan ere (Ideia lehiaketa) pentsaturik antolatu dira.

Eusko Jaurlaritzak hiru foru aldundiekin eta hiru hiriburuetako udalekin batera antolatutako bi lehiaketa hauek open data kultura eta datuen publiko irekien berrerabilera sustatu nahi dute.  pretenden impulsar la cultura open data y la reutilización de los datos públicos abiertos.

Izen-emate epea maiatzaren 22an irekiko dugu eta ekainaren 30ean itxi, biak barne: 

Ideia lehiaketa

Lehiaketa honek bi ideia hoberenak sarituko ditu, zerbitzu, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat sortzeko baliagarri izango dena. Horretarako Open Data Euskadiko katalogoan dauden datu-multzoak edo Euskadi.eus-eko beste edozein webgunetik ateratako datuak erabil daitezke. Ez da beharrezkoa ezagupen teknikorik izatea eta edozeinek har dezake parte.

  • Izen-ematea: maiatzaren 22tik ekainaren 30erarte.
  • 6000 euroko saria.
  • Ikasleei, profesionalei edota enpresei zuzenduta dago. Ez da programazio ezaguerarik behar parte-hartzeko.
  • Informazio gehiago ideia lehiaketari buruz.

Aplikazio lehiaketa

Lehiaketa honek datu irekiak erabiltzen dituen bi proiektu hoberenak sarituko ditu: zerbitzuak, ikerketak, web-aplikazioak edo gailu mugikorrentzako aplikazioak aurkeztu ahal izango dira.

Anima zaitezte eta parte hartu!

Euskadi, auzolana