Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Larunbat honetan, ekainaren 30ean, datu-irekien lehiaketetan parte hartzeko epea itxiko da

Argitalpen-data: 

Datu irekien lehiaketek Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien katalogo batetik sortutako ideiak edo aplikazioak/zerbitzuak saritzea du helburu. Eusko Jaurlaritzak hiru foru aldundiekin eta hiru hiriburuetako udalekin batera antolatutako bi lehiaketa hauek open data kultura eta datu publiko irekien berrerabilera sustatu nahi dute.

Izen-emate epea ekainaren 30ean itxiko da: 

Ideia lehiaketa

Lehiaketa honetan zerbitzu edo aplikazio bat sortzeko ideia bat deskribatzen duen dokumentua bidali behar da (gehienez 2000 hitz). Horretarako Eusko Jaurlaritzako, Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako Foru Aldundietako edo Bilboko, Donostiko edo Gasteizko katalogoetako datu-multzoren bat erabili behar da. Ez da beharrezkoa ezagupen teknikorik izatea eta edozeinek har dezake parte.

Aplikazio lehiaketa

Lehiaketa honek datu irekiak erabiltzen dituen bi proiektu hoberenak sarituko ditu: zerbitzuak, ikerketak, web-aplikazioak edo gailu mugikorrentzako aplikazioak aurkeztu ahal izango dira. Zerbitzuaren URLarekin batera, dokumentu bat bidali beharko da (gehienez 1000 hitz) zebitzua deskribatuz.

Anima zaitezte eta parte hartu!

Euskadi, auzolana