Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

European Data Incubator (EDI) proiektu europarra, Big Data teknologiak ustiatuko dituzten enpresak sortzea sustatzeko

Argitalpen-data: 

Deustuko Unibertsitateak, Deusto Tech institutuaren bidez (MORElab taldea - envisioning future internet), European Data Incubator (EDI) proiektu europarra koordinatuko du, 7,7 milioi euroko zenbatekoan, Big Data teknologiak ustiatuko dituzten 140 enpresa berri sortzea bultzatzeko eta, horrela, Europako datu-hornitzaile handien erronkak konpontzeko.

Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du programak, diru-laguntzei buruzko 779790 akordioan oinarrituta.

Aurretik esan dugun moduan, datuen zientziaren bidez datuei balioa emango dieten ekintzaileak egoteko premia gero eta handiagoari erantzun nahi dio ekimenak. Blog honetan esan izan dugun bezala, kontua ez da teknologia- eta tresna-multzo bat menderatzea bakarrik, negozio-arazoak konpontzeko horiek nola aplikatu ikastea baizik. Gaur egun, zaila da ikuspegi teknikoaz gain negozio-ikuspegia ere baduen profil hori topatzea, enpresa-errealitateetara aplikatzeko gero.

Hori dela-eta, Deusto Entrepreneurship Center-en laguntza dauka DeustoTech Morelab taldeak, eta parte-hartzaileei gure gizartean digitalizazioaren ondorioz agertu den datu-kopuru handia ustiatzeko behar diren skill-ak sustatzen eta eramaten saiatuko da. Hau da, datuen zientzialari gehiago eduki ahal izatea da xedea, asko hitz egiten baita profil horiei buruz eta askotan ez baitakigu zenbateraino ulertzen den zer diren.

Data scientist: Who am I, What do I do, What do I rely on, The process I follow, What do I earn, How do I help organizations today

Euskadi, auzolana