Kultura ekitaldien widget-a

Kulturkliken widgetak aukera ematen du webgune batean erraz txertatzeko Araba, Bizkaia, Gipuzkoa edo Nafarroako edozein udalerritan programatutako kultura-ekitaldiei buruzko informazioa. Widget honi esker, kultura-ekitaldien mapa edo zerrenda bat txertatu daiteke, erakutsitako emaitzak parametrizatzeko aukera emanez.

Oso erraza da webgune batean erakustea eta oso parametrizazio intuitiboa du.

Widget-a webgune batean txertatu eta konfiguratu ondoren horrela bistaratu daiteke. Zuk erabakitzen duzu zerrenda edo mapa bezala erakustea eta bistaratuko diren ekitaldiak (ekitaldi mota, lurraldea, udalerria, data, etab.).

Widget-a nola txertatu webgune batean

Inportatu webgunearen HEAD atalean honako hirugarrenen JS and CSS liburutegi hauek:

<link rel="stylesheet" type="text/css" href="https://geo.euskadi.eus/bisorea/v3/css/GeoeuskadiLoadingSplash_c.css">
<link rel="stylesheet" href="https://euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/widget_culturales/es_def/styles/app.css">
<script type="text/javascript" src="https://geo.euskadi.eus/bisorea/v3/js/main-compiled.js"></script>
<script type="text/javascript" src="https://geo.euskadi.eus/bisorea/v3/js/imports_lite.js"></script>

JS fitxategi nagusiak ere orrialdearen beheko partean sartu (edukia kargatuta dagoenerako):

<script src="https://euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/widget_culturales/es_def/scritps/chunk-vendors.js" charset="UTF-8"></script>
<script src="https://euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/widget_culturales/es_def/scripts/app.js" charset="UTF-8"></script>

Txertatu widget-a kultura ekitaldien emaitzak erakutsi nahi duzun lekuan (id delakoa "culturalEventsWidget" izan behar du derrigorrez):

<div id="culturalEventsWidget"></div>

Konfigurazioa

Widget-aren portaera konfiguratzeko asmoz, HTML tag-ari aukera desberdinak zehaz diezazkiokezu:

  • ui-type: aukeratu zein UI mota erakutsiko duen, zerrenda ala mapa. Balioak [ "map", "list" (defektuz) ]
  • show-filters: konfiguratu erabitzaileak bilaketa-iragazkien balioak alda ditzakeen. Balioak [ "true", "false" (defektuz) ]
  • province: defektuz aukeratutako lurraldea. Balioak [1-Araba/Álaba, 20-Gipuzkoa, 31-Navarra, 48-Bizkaia] 
  • month: defektuz aukeratutako hilea (1 -> January, 12 -> December)
  • event-type: defektuz aukeratutako ekitaldi mota (informazio gehiago > Ekitaldi moten zerrenda).
  • year: defektuz aukeratutako urtea.
  • municipality: defektuz aukeratutako udalerria (informazio gehiago > Udalerrien zerrenda).
  • lang: ekitaldien hizkuntza. Balioak [es-Spanish, eu-Euskara, en-English, fr-French, de-German, bl-Bilingual, na-None]

Adibideak

2021. urteko musika kontzertuak erakusten ditu zerrenda moduan, bilaketa-iragazki gabe:

<div id="culturalEventsWidget" year="2021" event-type="1"></div>

Maiatzeko ekitaldi guztiak erakusten ditu mapa moduan eta bilaketa-iragazkiekin, erabiltzaileak aldatzeko aukera duelarik:

<div id="culturalEventsWidget" ui-type="map" month="5" show-filters="true"></div>

Gipuzkoako 2021. urteko antzerki ekitaldiak erakusten ditu mapa moduan eta bilaketa-iragazki gabe:

<div id="culturalEventsWidget" ui-type="map" year="2021" month="5" show-filters="false" event-type="2" province="20"></div>