Arautegia

Inprimatu

178/1996 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3719
  • Xedapen-zk.: 178
  • Xedapen-data: 1996/07/16
  • Argitaratze-data: 1996/08/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, enpresa txiki eta ertainei lagundu asmoz, Elkarrenganako Bermedun Baltzuen iharduerari sostengua ematen dio. Sostengu hori honako iharduera hauen bitartez gauzatzen da: administrazioa baltzuon kide babeslea izatea, baltzuoi ekarpen ez itzulgarriak egitea, finantza entitateekin hitzartutako inbertsiorako finantza-laguntzetarako baldintza bereziak lortzea, eta, azkenik, bermeen kostua gutxitzeko edo suertatutako hutsegiteak arintzeko dirulaguntzak ematea.

Euskadiko elkarrenganako bermedun baltzuen erregimena, bestalde, menpekotasun erregimena da, eta urriaren 26ko 198/1982 Dekretuak eta horren xedapen osagarriek arautua dago. Gogoan hartuta aipatutako arau horien aplikazioak emandako eskarmentua, eta, gogoan hartuta ere, finantza-ihardueraren bilakaera, eta, bereziki, elkarrenganako bermeak izandako bilakaera, bidezkoa da, menpekotasun erregimen hori gaurkotzearren, indarrean dauden gai honi buruzko dekretuak, honako dekretu honen bidez bateratzea.

Dekretu hau gaurkotzeko, kontuan hartu dira goian aipatutako dekretua onartu zenez geroztik izandako arau berriak, bereziki, martxoaren 11ko Elkarrenganako Bermedun Baltzuen Lege Araubideari buruzko 1/1994 Legea.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Dekretuaren xedea.

    Dekretu honen xedea, Euskal Autonomi Elkartean diharduten eta egoitza bertan duten elkarrenganako bermedun baltzuen araubide juridiko-administratiboa da.

  2. atala.- Administrazioarekiko menpekotasuna.

    Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak elkarrenganako bermedun baltzuak gainbegiratu, kontrolatu, ikuskatu eta zigortzeko ahalmena izango du, beti ere, Espainiako Bakuaren eta ministerio aginpidedunaren ahalmenen kaltetan gabe.

  3. atala.- Aginpideak.

  1. Egun indarrean dagoen antolamendu juridikoak, eta zehatzago, Dekretu honek eta Elkarrenganako Bermedun Baltzuen Araubide Juridikoari buruzko martxoaren 11ko 1/1994 Legeak Euskal Autonomi Elkarteari aitortzen dizkioten aginpideen eta Elkarrenganako Bermedun Baltzuei kontuhartzea, politika finantziarioaren ardura eta finantza-entitateekin harremanak izateko aginpidea dituen sailari dagokio.

  2. Bazkideen iharduerari edo forma juridikoari lotutako aginpideak dituzten sailek, aurreko pasartean aipatutako sailak eska diezaiekeen laguntza emango diote. Horrez gain, elkarrenganako bermedun baltzuei laguntzeko ekintza eta programak aurrera eraman ahal izango dituzte, beti ere, kasu bakoitzean erabili beharreko arauei jarraiki.

  1. atala.- Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuen Erregistroa.

  1. Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuen Erregistroa publikoa da, Estatuko legeriak ezartzen duen erregistroaren osagarria da eta 3.1 atalean aipatutako sailak kudeatzen du. Erregistroan, nortasun juridikoa duten eta 1. atalean adierazitako esparruan diharduten baltzuek inskribatu behar dute.

  2. Erregistroan inskribatzeko eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztuko dira:

    1. Baltzuaren eratze eskrituraren kopia baimendua.

    2. Eratze eskritura merkataritza erregistroan inskribatuta dagoeneko egiaztagiria.

    3. Baltzuaren administrazio-kontseilua osatzen duten kideen identifikazioa.

  3. Inskripzio eskaera, gehienez jota, bi hilabeteko epean erabakiko da. Erabakirik ez emateak gaitzespena dakar berekin.

  4. Elkarrenganako bermedun baltzuek, Erregistroan inskribatzeko baldintzak galtzen dituztenean, ofizioz kanporatuko dira erregistrotik.

  5. Baldin eta, elkarrenganako bermedun baltzuek bere estatutuak aldatzen badituzte eta aldaketok Merkataritza Erregistroan inskribatzen badituzte, egindako aldaketak sail kudeatzaileari jakinarazi beharko dizkiote.

  1. atala. Goi-karguen erregistroa.

  1. Elkarrenganako Bermedun Baltzuetako Goi-Karguen Erregistroa publikoa da, Estatuko legeriak ezartzen duen erregistroaren osagarria da eta 3.1 atalean aipatutako sailak kudeatzen du. Bertan, aurreko atalaren arabera inskribatutako baltzuek, lehendakariaren, lehendakariordearen, kontseilariaren edo administrariaren eta zuzendari orokorraren edo maila bereko kargudunen izendapenak inskribatu behar dituzte.

  2. Baldin eta izendatua pertsona juridikoa bada, horren ordezkaria den pertsona fisikoa ere inskribatu behar da erregistroan.

  3. Inskribapenak honako hauek jasoko ditu:

    1. Aipatutako pertsonen identifikazioa.

    2. Banaka edo taldeka, zuzenean zein zeharka, pertsona horiek kapital partaidetzarik handiena duten baltzuak

    3. Zein baltzutan diharduten atal honetako lehenengo lerroaldean edo antzekoetan aipatzen diren goi-kargudunek.

  4. Aurreko pasarteko "b" puntuan zehaztutakoari dagokionean, batera hartzen dira pertsona juridikoen eta hauen ordezkarien kapital partaidetzak.

  1. atala. Pertsona jakin batzuren aldeko bermeak.

  1. Inskribitu beharreko izendapenez izendatutako pertsonen aldeko bermea egiten denean, hala nola, bermea, pertsona horien emazte edo senar, oinordeko edo arbasoen aldekoa denean, eta dekretu honen 5. ataleko baltzuen aldekoa denean, sail aginpidedunaren baimena behar da aldez aurretik, beti ere, baimen horretatik salbuetsita dagoen zenbatekoa baino handiagoa denean.

  2. Baimen eskaria hamabost egunetako epean erbaki behar da. Erabakirik ematen ez bada, eskaria baietsita egongo da.

  1. atala. Informazio betebeharrak.

    Elkarrenganako Bermedun Baltzuek ondoren zehaztutako dokumentazioa bidali behar dute Dekretu honen 3.1. atalean aipatutako sailera. Bestalde sail honek, baltzuaren funtzionamenduari eta iharduerari buruzko informazio osagarria ere eskatu ahal du, hona bidali beharreko dokumentazioa:

    1. Ekitaldia itxi denetik lau hilabeteko epearen barruan:

      1. Balantzea, galera eta irabazien kontua, kudeaketaren txostena eta memoria.

      2. Urteko kontuei buruzko kontu-ikuskaritzaren txostena eta kudeaketa txostena.

    2. Hiruhileko natural bakoitzaren lehenengo hilabetan, aurreko hiruhilekoari dagokion ondorengo dokumentazio hau:

      1. Batzar nagusiak hartutako erabakiak.

      2. Emandako bermeen informazioa, zenbakia eta zenbatekoa zehaztuz.

      3. Honako hauei buruzko informazioa: abal-hartzaile luzakorrak, kobrantza zaileko abal-hartzaileak eta abal kobraezinak.

      4. Bazkide eta kapital higidurak.

      5. Aurreko hiruihilekora arte metatutako galeren eta irabazien kontua.

        INDARGABETZE XEDAPENA

        Dekretu honekin bat ez datozen xedapen guztiak indargabetu egiten dira eta, bereziki honako hauek:

        • 198/1982 Dekretua, urriaren 26koa, Euskadiko Berme Baltzuen Araubideari buruzkoa dena.

        • 101/1990, apirilaren 10ekoa, Euskadiko Elkarrekiko Berme Baltzuen Erregimen Juridiko eta Finantzarioa egokitzen duena.

        • 211/1990, uztailaren 30ekoa, Euskadiko Berme Baltzuen Erregimen Juridiko eta Finantzarioa egokitzen duena.

        • 549/1991, urriaren 15ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko Elkarrenganako Bermedun Sozietateen Lege eta Finantz araubidea aldatzen duena.

Dekretu honen garapena, finantza-entitateekin harremanetarako eta gai hauei buruzko aginpidea duen sailari dagokio.

Bigarrena. Indarrean sartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 16an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.