Kausa guztiengatiko hilkortasuna gizonezkoetan Euskadin (1996-2003)

Datuak deskargatu

  • MDB eta CSV: esteka hauetako bakoitzak estatistika informazio osoa du access (mdb) eta csv formatuetan eta zip batean konprimitua.
  • SHP: EAE eta hiriburuetako datu geografikoak ArcGis-eko Shape formatuan daude. Zip fitxategi batera sartuko zara ftp bitartez. Shape fitxategiek eta estatistika datuek hilkortasun errepresentazioak ahalbidetzen dituzte ArcGis-ekin edo software askearen bitartez, adibidez R bidez.
  • KMZ: EAE eta hiriburuetako mapen fitxategiak KMZ formatuan, Google Earth-en bitartez ireki daitezke.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoan 77.949 gizon hil zen, guztira, 1996-2003 aldian. Gizonezkoen hilkortasunak beheranzko eboluzioa izan du, 1990-2004 denboraldirako %2,1eko batez besteko urteko jaitsiera izan baitu. Bizi-itxaropena jaiotzean 1990ean 73,1ekoa zen, eta 2005ean 77,0 urtekoa. EAEn, oso markatuak dira zentsu-sekzioetan dauden ezberdintasunak hilkortasunean, EAE osokoa baino hilkortasun handiagoa edo txikiagoa duten zentsu-sekzioen kopurua garrantzitsua baita. Hilkortasun-gehiegikeria hautemangarrienak hiru hiriburuetan, Bizkaia eta Gipuzkoako sekzioetan gertatu ziren; baina Arabako zatirik handienean hilkortasuna EAE osoko hilkortasuna baino baxuagoa izan zen.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana