Ikerbide: ekoizpen eta eskaria

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

IKERBIDE euskal koiunturaren azterketari buruz serie ekonomiko garrantzitsuenak dituen datu-basea da. Web gune honetan estatistika-institutuen (Eustat eta INE), administrazio publikoen eta beste edozein erakunderen Euskadiri buruzko hileko edo hiru hileko estatistikarik garrantzitsuenak deskarga ditzakezu. Guztira bostehun estatistika serie eskuragarri dauzkazu web orrian bertan kontsultatzeko edo Excel (xls) edo xml bezalako formatu erabilgarritan deskargatzeko moduan. Era berean, serieen grafikoak sortzeko aukera daukazu.

IKERBIDEk honako estatistika datuak publikatzen ditu, besteak beste:

  • BPG (Barne Produktu Gordina). Uneko prezioak. Eskaria. Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak.
  • BPG (Barne Produktu Gordina). Uneko prezioak. Eskaintza. Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak.
  • BPG (Barne Produktu Gordina). Lotutako bolumenaren indizea. Eskaria. Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak.
  • BPG (Barne Produktu Gordina). Lotutako bolumenaren indizea. Eskaintza. Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak.
  • BPG (Barne Produktu Gordina). Uneko prezioak. Errentak.
  • BPG biztanleko kontu ekonomikoak (Eustat). Uneko prezioak.
  • BPG biztanleko Erkidegoen kontabilitatea (INE). Uneko prezioak.
  • (IPI) Industria produkzioaren indizea. Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak.
  • (IJI) Industri jardueraren indizea.
  • Industria giroaren indizea.
  • Enpresarien iritziak.
  • Produkzio-ahalmenaren erabilera.
  • Hasitako eta bukatutako etxebizitzak.
  • Eskainitako etxebizitzak.
  • Etxebizitzen salmentak.
  • Etxebizitzen erosketarako gauzatutako hipotekak.
  • Bisatuak eta ziurtagiriak.
  • Lizitazio ofizialak.
  • Eraikuntzari buruzko koiuntura indizea.
  • Aireko trafikoa.
  • Bidaiarien sarrera eta gaua emandakoak. Ostatuak.
  • (AHMI) Azalera handietako merkataritza indizea.
  • Txikizkako merkataritzaren indizea. Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak.
  • (ICM) Txikizkako merkataritza.
  • Matrikulazioak.
  • Zerbitzuen sektoreko jardueren indizea.
  • Zerbitzuen gaineko koiuntura-indizea.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana