Eusko Jaurlaritzako 1:5.000 Datu-Base Topografiko Bateratua. DTB

Datuak deskargatu

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Eusko Jaurlaritzako Datu-Base Topografiko Bateratua (DTB) izaera topografikoko datu bektorialen multzo bat da. EAEan, FFAAetako 1:5000 base topografikoen bateratzeagatik sortzen da. Modelo berri horrek, elkarreragingarritasun eta informazio geografikoaren hartu-emana ahalbidetuko du Autonomia-Erkidego (AAEE), Foru Aldundi (FFAA) edo Estatuko Administrazio Orokorraren artean (EAO). Base topografiko bektorialak hurrengo gaiak jasotzen ditu: erreferentzia-puntuak, izen geografikoak, garraioak, hidrografia, erliebea, lurrazaleko estalkia, eraikinak, zerbitzu eta instalazioak eta toponimia.

LEINUA: Eusko Jaurlaritzako DTBaren helburua Euskal Autonomi Elkartea osatzen duten hiru Lurralde Historikoetako kartografiaren bateratze eta eguneratzea da. Horren emaitza 1:5000 eskalako 2D kartografia bektorial jarraia eta bateratua da. Bateratutako datuen jatorria hurrengoa izan zen: 1. Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako 1:5000 kartografia bektoriala (2006-2008 urteetakoak) eraikin gaietarako eta garraio-sarerako. 2. 2008ko LIDAR hegaldia, 2puntu/m2-ko dentsitatekoa, erliebe eta hidrologiarako. 3. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Izendegia izen geografikoentzako. 4.Zerbitzu eta instalazioentzako erabili zen informazioa hirigintza-plangintzako ekonomi jardueren geruza, EUSTATen adiera geruza, Hizkuntza Politikako izendegia eta OPENDATA Euskadi atariko ikastetxeak. 5. DTBaren lehenengo edizioa egin zenetik, garraio-sarea, eraikinak eta eraikitako elementuak urtero eguneratzen dira urte bakoitzeko ortoargazkiarekin. Erliebe eta hidrologia EAEko metro 1eko LEDean aldaketak daudenean eguneratzen dira. Nabarmenenak 2012ko LIDAR hegalditik sortutako LEDa, 2013ko LEDa -ibaien batimetria jasotzen zuena- eta 2016ko LEDa, 17 urtegiren batimetriak gehitzen dituena. Izen geografikoen kartografia urtero eguneratzen da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Izendegiarekin.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana